Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eragin handia izan duten bi eleberri labur, euskaraz

Kafkaren ‘Metamorfosia’ eta Melvillen ‘Bartleby eskribatzailea’ euskaratu dituzte Antton Garikanok eta Juan Garziak

2016(e)ko martxoaren 15a, asteartea - 06:07etan eguneratua

Antton Garikano eta Juan Garzia, atzo, Donostian.

Antton Garikano eta Juan Garzia, atzo, Donostian. (Argazkia: Ruben Plaza)

Galería Noticia

Antton Garikano eta Juan Garzia, atzo, Donostian.

donostia- Mendebaldeko herrietan eragin handia eduki duten eleberri laburrak euskaraz irakurtzeko aukera zabaldu du Erein argitaletxeak, 4nak bilduma berriarekin. Jada bere lehenengo bi aleak kalean ditu: alde batetik, Antton Garikanok Franz Kafkaren Metamorfosia euskaratu du, lehen aldiz, alemanetik zuzenean. Bestalde, Juan Garziak Herman Melvillen Bartleby eskriba-tzailea itzuli du, duela 25 urte lehen aldiz euskaratu eta gero.

Metamorfosiak Gregor Samsaren istorioa kontatzen du. Amets nahasiak izanda esnatu eta zomorro beldurgarri bat bihurturik aurkitu du bere burua, eta ez daki amesgaiztotik aske ote den ala ez. Bestalde, Bartleby eskribatzaileak abokatu-bulego batean lege-kopiagile lanetan aritzen den gizon baten historioa kontatzen du, lana fin egiteari utzi eta eskatutako lanak egiteari uzten diona eta berarengandik espero den guztia egiten ez duena.

“Bi lan hauek hainbat gauza dituzte amankomunean eta biak dira ain-tzindariak”, azpimarratu zuen Garikanok atzoko aurkezpenean. Bere ustetan, bietan agertzen da mundu absurdo bat, inpertsonala, “eta garrantzi gehiago emanten diote produkzioari”;“gainera, bi protagonistak leku batean itxita daude eta ezin dute haratago ikusi”, azpimarratu zuen itzultzaileak eta gogoratu zuenez, bi pertsonaiek “ahaleginak eta bi” egiten dituzte ezberdinak izateari uzteko.

Hala eta guztiz ere, Garziak bi liburuak oso desberdinak direla azpimarratu zuen. “Metamorfosiak protagonistaren ikuspegia erakusten du, mundua kanpoan gelditzen da;bestalde, nik euskaratutako liburuan abokatuaren nahia eta ezina ageri da, ez baitu lortzen eskribatzailearen jarrera ulertzea”, dio. Hala ere, bi liburuak “komikotzat” jo daitezkela azpimarratu zuen, drama bat diruditen arren;“interpretazio asko egin daitezke”.

Ereinen bilduma honen hurrengo liburua Albert Camusen Arrotza izango da. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902