Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Maitasuna eta gerra hizpide ‘Eskutitzak’ antzezlanean

Bihar eskainiko da Antzerki Aroaren bigarren emanaldia, 20.00etan Nafarroako Antzerki Eskolan

Miren Mindegia | Iban Aguinaga - 2016(e)ko martxoaren 15a, asteartea - 06:04etan eguneratua

Olatz Beobide antzezlea eta Izaskun Arandia egile eta ekoizlea atzo, Nafarroako Antzerki Eskolan.

Olatz Beobide antzezlea eta Izaskun Arandia egile eta ekoizlea atzo, Nafarroako Antzerki Eskolan. (IBAN AGUINAGA)

Galería Noticia

Olatz Beobide antzezlea eta Izaskun Arandia egile eta ekoizlea atzo, Nafarroako Antzerki Eskolan.

iruñea- Zinea eta antzerkia eskutik joango dira asteazkenean Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE) eskainiko den Eskutitzak lanean. Iruñeko Udalak NAErekin batera antolatzen duen Antzerki Aroa euskarazko antzerki zikloaren bidez eskaintzen den bigarren lan honetan, Itziar Elias egile eta zuzendariak Gerra Zibilean kokatzen den maitasun istorio bat taularatzen du. Istorioa benetako gertakari batean oinarritzen da, preseski Eliasen aitatxik eta amatxik elkarri bidaltzen zizkioten gutunetan zuzendariak deskubritutakoa.

Izaskun Arandiak lanaren ekoizle eta egilekideak, atzo Iruñean eskainitako aurkezpenean azaldu bezala, Gerra Zibileko bi bandoak bakarrik ez eta klase sozial desberdinak kontrajartzen dituen istorioa da Eskutitzak-en kontatzen dena: Joxe eta Emiliaren arteko amodio istorioa. Emilia herriko alpargata fabrikaren jabearen alaba da, familia frankista aberatsekoa. Joxe berriz, Azpeitiako postari errepublikar sutsuaren semea da eta alpargata fabrikan lan egiten du. Lehenengo topo egitetik itxuragabe maitemintzen dira, baina bi familiez gain, maitasun hau oztopatuko duten hainbat eragozpeni aurre egin beharko diote.

Antzezlanean istorio eta formatu desberdinak uztartzen dira, izan ere, antzerkiak eta zineak bat egiten dute bertan. Arandiak atzo argitu bezala, kontakizunaren alderdi bat irudi bidez azaltzen da: “Istorioaren trama batzuk oholtzaz kanpo gertatzen dira eta hauek grabaketa ba-tzurekin osatu genituen. Oso ondo integratzen dira oholtzan gertatzen denarekin”. “Sei aktore gara”, gehitu zuen Olatz Beobide aktoreak, “neskaren familiaren aldekoak, eta ikusentzunezkoak modu oso interaktiboan gehitzen dira. Gu eszenarioan gaudela ere, mutilaren familia ezagutzeko aukera ematen du, baita bestelako elementuetara hurbiltzeko ere: herriko plaza bestetan, etxe bateko sukaldea, eta abar”.

“Aktore aldetik, talde zoragarria daukagu”, aipatu zuen atzo Arandiak. Alde horretatik, sei izango dira taula gaineko lana egingo duten aktoreak: Aitor Fernandino eta Itziar Elias protagonisten paperean;Olatz Beobide, Aiora Sedano, Iosu Florentino eta Martxelo Rubio.

Grabaketan parte hartu duten aktore taldea ere nabarmentzekoa da, Badiolak aditzera eman zuenez: Iñaki Beraetxe, aitaren paperean;Klara Badiola amarenean;Lander Otaola plazako eszenan... Ikusen-tzunezko baliabidea erabiltzeak zentzu berezia eman dio lanari, “gorpuztu egin du”, baina ez hori bakarrik. Izan ere, zineak erranahi berezia dauka antzezlaneko pertsonaientzat: ”Joxe protagonistaren lanbideetako bat zine bat zaintzea da, beraz, oso ondo lotzen dan istorioarekin berarekin”, azaldu zuen atzo Beobidek.

Filmaziorako, girotze lan handia egin dela azpimarratu zuten bai Beobidek bai Arandiak ere. Izan ere, pantailan ikusi ahal izango diren eszenak gerra garaira egokitu behar izan dituzte, baita pertsonaiak ere. Zentzu horretan, jantziekin egindako lana aipagarria da, bertan nabarmentzen baitira klase sozialen arteko aldeak.

Antzerki Aroa 2016 Eskutitzak, erran bezala, Antzerki Aroaren programaren baitan biltzen den bigarren emanaldia izango da, joan zen martxoaren 9an eskainitako ‘Hotzikara’ lanaren ondoren. Datorren apirilaren 6an eskainiko da zikloa itxiko duen lana, Rude Teatroren eskutik heltzen den Arte antzezlana.

Los datos

‘eskutitzak’

Bihar, martxoak 16, 20.00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan . Sarrerak lehiatilan erosi daitezke, 8 eurotan (5 euro ikastetxeentzat).

Konpainia. Izar Films eta Itzel Antzerkia.

Gidoia. Itziar Elias eta Izaskun Arandia.

Aktoreak. Aitor Fernandino, Itziar Elias, Olatz Beobide, Aiora Sedano, Iosu Florentino eta Martxelo Rubio.

Emanaldiaren antolatzaileak. Iruñeko Udala eta NAE.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902