Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdiak emanaldi jendetsua eskaini zuen Lodosan

Nafarroako hainbat ikastetxetako 15 talde bildu ziren jaialdiaren bigarren emanaldian

2016(e)ko martxoaren 15a, asteartea - 06:04etan eguneratua

Jaialdiko uneetako bat.

Jaialdiko uneetako bat. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Jaialdiko uneetako bat.

iruñea- Orkoienetik igaro ondoren, joan zen larunbatean, Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdiaren bigarren edizioa Lodosara iritsi zen. Nafarroako hainbat ikastetxetako haur taldeak eszenaratzea eta euskal musika sustatzea helburu duen jaialdiaren emanaldiari 18.00etan eman zi-tzaion hasiera, publikoaren harrera beroarekin. Denetara, 15 taldek parte hartu zuten emanaldi jendetsu honetan.

Euskal Kantuzaleen Elkarteak, Nafarroa Oinez eta Lodosako Udalaren laguntzarekin antolatu zuen emanaldi hau. Aurtengo Nafarroa Oinez Viana eta Lodosako ikastolen artean antolatzeak eraman du Lodosara jaialdia, izan ere, Nafarroa Oinez ospatzen den herrian burutzen da jaialdi honen ekitaldi bat urtero.

Nafarroako lau ikastetxe publiko eta ikastola desberdinetako 100 haur, gazte eta musikari oholtzara atera ziren guztira 15 kanta eskainiz.

Lodosa a capella talde gonbidatuak eman zion hasiera ekitaldiari, Txoriak txori eta Maitia galde egin zautan kantekin. Gero talde desberdinen txanda izan zen. Tafallako partaideek 8 ur edalontzi, Zarena zarelako eta Muskaria zaharreko abestu zuten. Olibako Ama Birgina Eskola Publikoak Kax-kax atean, Baldorba eta Loretxoa eskainiko zuen. Elizondoko neska talde batek Aberriaren mugak kantatu zuen eta, azkenik, Lodosako Ibaialde ikastolakoek Airez aire dabil, Txanpon baten truke eta Xalbadorren heriotzan prestatu zuten emanaldirako.

Jaia Tuterako Muskharian taldeko bisitarekin amaitu zen. Saioari agurra emateko partaide guztiak oholtzara igo eta ikusleekin batera Guk euskaraz eta Euskaraz Bizi Nahi dut abestu zuten txaloen artean.

Dagoeneko bere 21. ediziora iritsi den Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdiaren helburua Nafarroako haur eta gaztetxoen euskararekiko eta kantuarekiko zaletasuna piztea da. - D.N.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902