Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
donostia, bilbo eta Gasteizen izango dira jardunaldiak

Seme-alaben hazkuntzan gizonezkoen parte-hartzeak genero-indarkeria saihesten du

EFE - 2016(e)ko martxoaren 14a, astelehena - 12:09etan eguneratua

Galería Noticia

Seme-alaben zaintzan gizonezkoek parte-hartzea faktore garrantzitsua da genero-indarkeriaren prebentzioan, eta adingabeen garapen intelektual eta sozio-emozionala hobetzen du.

DONOSTIA. Hori da Eusko Jaurlaritzak aste honetan Donostia, Bilbo eta Gasteizen aurkeztuko duen ideietariko bat, seme-alaben hazkuntzan gizonezkoen erantzunkidetasun maila aztertuko den jardunaldietan. 

"Aitatasun positiboa"-ren abantailak azpimarratuko dira, aiten inplikazio handiagoak umearen garapena hobetzen baitu, emakumeek botere gehiago edukitzea laguntzen du eta tratu txarrak saihesten ditu.

Etxeko zereginez ere arduratzen diren gizonezkoak berdintasunaren eredu dira beren seme-alabentzat. Aldiz, etxean eta hazkuntzan inplikazio ezak estres familiarra eragiten du, eta gatazka interpertsonalak eta bikote-gatazkak sortzen ditu.

Lehenengo jardunaldia ostiral honetan izango da Bilbon, ostiralean Donostian eta azkena, larunbatean, Gasteizen. Iñigo Urkullu lehendakariak emango dio amaiera jardunaldi hauei. Aitatasunaren euskal eredua nolakoa den aztertzeko eta erantzunkidetasunean aurrera egiteko estrategiak proposatzeko balio izango du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902