Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

'Cosmos' telesailaren zuzendari artistikoak hitzaldi bat emango du larunbatean izarrarteko mezu bat sortzeko daukan proiektuaz

Jon Lomberg estatubatuarrak NUPek eta Iruñeko Planetarioak, FECYTen laguntzarekin, antolatu duten “Artea, Zientzia eta Teknologia” hitzaldi-zikloari hasiera emango dio

unavarra.es - 2016(e)ko martxoaren 14a, astelehena - 12:50etan eguneratua

Jon Lomberg.

Jon Lomberg. (CEDIDA)

Galería Noticia

Jon Lomberg.

Jon Lomberg estatubatuarra Carl Saganen "Cosmos" telesailaren zuzendari artistikoa da, eta hitzaldi bat emango du datorren larunbatean, martxoaren 19an, 11:30etik aurrera, Iruñeko Planetarioan, izarrarteko mezu bat sortzeko daukan “One Earth Message” proiektuari buruz.

Sarrera doakoa da aretoa betetzen den arte. Hitzaldi honek “Artea, Zientzia eta Teknologia” hitzaldi-zikloari hasiera emango dio, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Iruñeko Planetarioak, Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) laguntzarekin, antolatu dutena, zientzia-teknologia eta giza zientziak-arteak elkarrizketetan aurrera egiteko helburuarekin. Jon Lomberg, astronomian aritzen den munduko artista handienetako bat da, eta aditua da zientzia honen diseinuan eta ikusizko aurkezpenean, hainbat euskarritan (telebista, zinema eta bitarteko elektronikoetan). 1972tik 1996ra Carl Sagan astronomoa eta zientzia-zabaltzailearen lankide artistikorik garrantzizkoena izan zen hainbat proiektutan, eta horien artean nabarmentzen da "Cosmos" telesailaren zuzendari artistikoa izan zela, eta horri esker Emmy sari bat irabazi zuela. 1977. urtean kanpo aldeko planetetara (Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno) bidali ziren bi Voyager zundetako urrezko diskoetako mezuan egin zuen lana ere azpimarragarria da;baita Esnebidearen maketa (Estatu Batuetako Hawaiko Galaxy Gardenen dagoena) edo Marterako Phoenix zundarako (2007) egin zuen diskoa ere. 1988an, Nazioarteko Astronomia Elkarteak Lomberg izena jarri zion asteroide bati, zientziaren zabalkundean egindako lanarengatik.

Planetaren autorretratu bat Gaur egun “One Earth Message” proiektuarekin lotuta dago;hau proiektu global bat da, unibertsala eta era askean parte hartzeko modukoa. Lomberg bera eta nazioarteko talde bat ari dira garatzen, NASArekin lankidetzan, izarrarteko mezu digital bat sortzeko Lurraren biztanle guztien artean, eta horrela planetaren autorretratu bat egiteko.

Pentsatu dena izan da gaur egun Plutonetik urrunago dagoen New Horizons espazio zundan sartzea, eta gizakiak sortu duen eta eguzki sistematik ateratzen den hurrengo objektua izango da, Zundak Plutoni buruzko datu guztiak Lurrera bidali dituenean, eta zundako ordenagailuan aski leku gelditzen denean, mezua bidali egingo da. Mezu hau aldian behin gaurkotzen ahal da. Planetarioko hitzaldia publiko guztiarentzat da, eta aldi bereko itzulpena edukiko du.

Hitzaldian, Lombergek “One Earth Message” proiektuari buruz eta hori baino lehenagoko ibilbideari buruz hitz egingo du. NUPeko Ikerketako Errektoreordetzak, Kultura Zientifikoaren Unitateak (KZU) eta Iruñeko Planetarioak antolatzen dute "Artea, Zientzia eta Teknologia: begirada ezberdinak errealitate bakar bati" hitzaldi-zikloa, eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) - Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatzen du, sormen artistikoaren eta ikerketa zientifikoaren gaineko ikuspegi integratu bat eskaintzeko. Hitzaldiak dibulgaziozkoak dira, eta, honenbestez, jende guztiari zuzenduak, eta nazioan eta nazioartean entzute handia duten ikertzaileek eman behar dituzte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902