Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Estatuko 4 milioi pertsonek insomnio arazoak dituzte

Lo ondo egiteko aholkuak

2016(e)ko martxoaren 14a, astelehena - 12:20etan eguneratua

DONOSTIA. "Lo ezak laneko errendimendua murrizten du, arrazoiketan eta oroimenean akatsak sortzen ditu, suminkortasuna eta antsietatea eragiten du, eta istripuak edukitzeko arriskua areagotzen du. Are gehiago, azken urteetan frogatu da lo gutxi egiteak gantz korporalaren kopurua handitzearekin lotura zuzena duela, eta ondorioz, obesitatearekin ere", dio Eduardo Gónzalez ZorzanoK, Cinfa Laborategietako mediku aditua.

Hala ere, Loaren Munduko Eguna gertu izanik, datorren martxoaren 18an, asko dira lo nahikoa egitea lortzen ez duten pertsonak. Espainiako Neurologia Erakundearen datuen arabera, Estatuko biztanleria helduaren %10-15ak insomnio kronikoa du, hau da, lau milioi pertsonek baino gehiagok lo hartzeko arazoak dituzte. Cinfako adituak dioenez, "zahartzen goazen neurrian, loa geroz eta ahulagoa da eta etenerrazagoa bihurtzen da".

Lo hartzeko aholkuen dekalogoa:

1. Lo ordu erregularra ezarri.

2. Ingurune faktoreak kontutan hartu.

3. Ohea egoera onean mantendu.

4. Jatorduak erregulatu.

5. Egunean zehar siesta luzeak ekidin.

6. Logalea duzun unean joan ohera.

7. Lasaitzeko erritual bat ezarri lotara joateko.

8. Bizitza estilo osasuntsua eraman.

9. Ariketa fisikoa egin.

10. Farmazeutikoari galdetu irtenbide nutrizionalak erabiltzeko aukera.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902