Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Berrikuntzaz josita dator Azpeitiko trikitixa jaialdia

Instrumendu ugari uztartuko dituzte soinua eta panderoakin hilaren 19ko festan

Jabi Leon - Domingo, 13 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Udaleko eta Trikitixa elkarteko ordezkariak jaialdiaren aurkezpenean.

Udaleko eta Trikitixa elkarteko ordezkariak jaialdiaren aurkezpenean.

Galería Noticia

Udaleko eta Trikitixa elkarteko ordezkariak jaialdiaren aurkezpenean.

azpeitia- Trikitixa gustoko duten guztiek ezinbesteko hitzordua dute datorren larunbatean (hilak 19) Azpeitiko Soreasu aretoan burutuko den San Joxe jaialdiarekin. Izan ere, 1989 urtean Donostian jaio zen eta 1991 urtetik Azpeitian burutzen den trikitixa jaialdiaren aurtengo edizioa berrikuntzaz beterik dator.

Udaleko eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko ordezkariek Azpeitiko udaletxean ostiralean egin zuten aurkezpenean aurreratu zutenez, “aurtengo jaialdia guztiz desberdina izango da, soinua eta panderoa mota askotako instrumenturekin (gitarra, dultzaina, bibolina, saxofoia, tronpeta, tuba, bonbardinoa, txistua, perkusioa...) uztartuko direlako”. Horretarako, “oso maila handiko” musikarien partaidetza izango da datorren larunbateko jaialdian.

Musikariei dagokionez, Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Imanol Urkizu osatutako hirukoteak, Koldo Iparragirre eta Igor Arostegi bikoteak, Haize-T taldeak, Landatarrak, Ametsak margotuz taldeak eta Juan Mari Beltzan, Andoitz Antzizar eta Errege Belda osatutako hirukoteak parte hartuko dute. Guztiek “barruan duten onena” emango dute Azpeitiko Soreasu antzokiko oholtza gainean.

Sarrerak Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak San Joxe jaialdia ikusteko 550 sarrera jarriko ditu salgai. Hori dela eta, trikitixaren festa honetara gerturatzeko asmoa duten guztiek dagoeneko eros ditzakete emanaldirako sarrerak (12 eurotan) Azpeitiko Pastorkua, Ametsa eta Mendizabal establezimenduetan eta Azkoitiko Ixidro erretegian.

Era berean, nahi dutenek dagoeneko egin ditzakete sarreren erreserbak. Horretarako Trikitixa elkarteko 943 832 828 telefono zenbakira dei egin edo trikitixa@trikitixa.net helbide elektronikora idatz dezakete.

Jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, larunbatean Soreasu antzokiko leihatilak “16.00etan irekiko dira, aurretik erreserbatutako sarrerak eskuratzeko”.

Zaletu guztiak emanaldira gerturatzera animatzeaz gain, Udalaren eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko ordezkariek herritarrak “sarrerak ahalik eta lasterren erosi edo erreserbatzeko deia” egin zuten. Izan ere, “joan den urtean aretoa bete egin zen eta lagun batzuk kanpoan geratu behar izan ziren antzokira sarrerarik gabe gerturatu zirelako”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902