Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzunek Euskal Jaia ospatuko du lehenengoz

Aitziber Muga - 2016(e)ko martxoaren 13a, igandea - 09:17etan eguneratua

Araitz Iparragirre eta Garazi Aramendi (antolatzaileak) eta Josune Cousillas zinegotzia.

Araitz Iparragirre eta Garazi Aramendi (antolatzaileak) eta Josune Cousillas zinegotzia. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Araitz Iparragirre eta Garazi Aramendi (antolatzaileak) eta Josune Cousillas zinegotzia.

Oiartzun - Oiartzungo Udalak eta Euskal Jaiaren antolatzaileek festa aurkeztu dute aste honetan. Jaialdia datorren larunbatean ospatuko da egun osoan zehar.

"Euskal kulturaren alde egindako lana da Euskal Jaia, gure herriko identitatea mantentzeko pizgarria", adierazi dute antolatzaileek.

Gainera, herriko eragile ugarik parte hartu dute prestakuntzan. Euskal Jaian esku hartuko dute Olarri dantza taldeak, Haurtzaro dantza taldeak, Elizalde dantza taldeak, Lartaun abesbatzak, Lartaungo txistulariek, Emarrik, Soinuenea Fundazioak, Oiarpek, Txost Oiartzungo Bertso Eskolak, Oiartzungo Flauta Taldeak, Abaraxka ludotekak, Erraldoien Konpartsak, Auntxa Trikitixa Eskolak eta Haurtzaroko trikitilari eta panderojoleek. Udalak elkarte guzti hauei "eskerrik beroenak" eman nahi dizkie bere lanarengatik. Bestalde, herritarrak kultur ekitaldi honetan parte hartzera animatu nahi ditu.

Omenaldia Nikolas eta Tomaxi Lasaren ardura izango da 14.00etan jaiko txupina botatzea. Joxe Lasa Axeigorri soinujolearen seme-alabak dira. Aita urte hasieran hil zen, 87 urterekin.

Joxe Lasa 1928an jaio zen Gurutzeko Axeigorri baserrian. Auzo bereko Altzi baserrira joan zen ezkondu zenean eta han bizi izan zen hil arte. Zortzi urterekin hasi zen soinua jotzen ikasten, osabarekin, eta hark oparitu zion Hohner txiki bat.

Gaztetan, Oiartzungo eta inguruko baserri-ezkontza eta erromerietako soinujolea izan zen, batzuetan ama panderojolearen lagun-tzarekin. Ezkondu ondoren, soinua apartatu zuen, baina heldutan berriz hartu zuen. Azken urteetan, Irungo Euskal Jiran parte hartzen zuen.

"Lehenengoz bere herrian Euskal Jaia izanik, ezinbestean tokia eta errekonozimendua egitea ezinbestekoa iruditu zaigu Udalari eta antolatzaileei", adierazi dute.

Festa 11.30ean hasiko da Olarri, Haurtzaro eta Elizalde dantza taldeen emanaldiekin herriko plazetan, Lartaungo txistularien, Auntxa Trikitixa Eskolaren eta Haurtzaroko trikitilari eta panderojoleen laguntzarekin. Ordu berean hasi eta 14.00ak arte artisau azoka izango da San Juan kalean.

Dantza jauziak, dultzaineroak, bertsolariak eta bazkari herrikoia egongo dira. Azkenik, 21.30ean erromeria hasiko da Bide batez taldearen eskutik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902