Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Ilusioa piztu dugu eta honi jarraipena eman beharko zaio”

Ekimenaren balorazioa egin dute auzotarrek Egia Euskaraz Egunean jai giroan

Domingo, 13 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Ume talde bat, atzo Plaza Haundin eman ziren azalpenak arretaz entzuten.

Ume talde bat, atzo Plaza Haundin eman ziren azalpenak arretaz entzuten.

Galería Noticia

Ume talde bat, atzo Plaza Haundin eman ziren azalpenak arretaz entzuten.

donostia- “Galdera ikur batekin abiatu ginen: posible izango al zen? Eta ikusi dugu baietz, egin daitekeela, norberak erabaki ba-tzuk hartuta”. Alberto Irazu Egia Euskaraz taldeko kidea oso baikorra da eta burututako esperien-tziak auzotarrengan piztu duen ilusioa nabarmendu du. “Autoestima injekzioa izan da, arnasa sakon hartu dugu eta honi jarraipen bat eman nahiko genioke”, aipatu du.

200 pertsona baino gehiago batu dira Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimenean, adin, lanbide eta afizio guztietakoak, eta hainbeste jende biltzea ez dela erraza badaki Irazuk. Atzoko Egia Euskaraz egunaren bosgarren edizioan ere lagun asko bildu ziren. Korrika ez dagoen urteetan antolatzen dute festa hori egiatarrek eta atzo hilabete hauetan garatutako esperientziak truka-tzeko eta balorazio bat egiteko aprobetxatu zuten. Horretarako, kalakategia antolatu zuten goizean eta taldeetan bilduta bizipenak konpartitu zituzten auzotarrek, eguerdiko ekitaldiaren aurretik.

Ondoren, jolasteko, gustura jan eta edateko eta dantzatzeko aukera ere izan zuten plaza Haundin (Martin Santos) bildutakoek. Auzoko hainbat tabernetan bazkaldu eta arratsaldean haurrentzako txapa tailerra eta mural margoketa antolatu zituzten;ondoren, Pirata garrapataren abenturak ikuskizuna eskaini zuten eta euskararen bila jolasa ere bai. Kantu jirak ere alaitu zituen auzoko kaleak iluntzean eta erromeria eta kontzertuak izan zituzten gauean.

Antolatzaileen ustez, aste hauek eta esperientzia honek frogatu dute posible dela, bakoitzak eman ditzakeen pauso txikiak oso eraginkorrak izan daitezkeela eta horiekin euskaraz aritzeko egoerak eta eremuak biderkatzen direla. Ohitura batzuk aldatzea zaila dela jabetzen da Alberto Irazu, baina ezinezkoa ez dela ere garbi dauka. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902