Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Gezur hezurretik

Errealitate gordin birtuala

Aitzol Elizaran - Domingo, 13 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Aitzol Elizaran

Galería Noticia

Aitzol Elizaran

Errealitate birtualeko betaurrekoak azkenaldian edozein tokitan agertzen zaizkit irakurgai, eta horrek, automatikoki bihurtzen ditu erosgai.. Ez dakit benetan etorkizuneko gadget hoietako bat izango den, etorkizun hurbilekoa dirudienez, ala beste zenbait bezala, etorri eta joan egingo den gailu garesti bat baino ez ote den.

Zenbait aspektutan, aplikazio zientifikoak medio, zentzuduna iruditzen zait, hau da, fisikoki egon ezin zaitezkeen leku batean birtualki egoteko aukera positiboa iruditzen zait, eta orain arte bideoz ez bestela egin zitekeen horri, errealitate puntu bat gehitu. Baina egunerokoan, ez dut inor imajinatzen etxeko sofan jarrita, laguna ondoan duela, erabat isolaturik betaurreko eta aurikularrak jarrita Dragon Khan-en behin eta berriz bueltak ematen, edo Spielbergen azkeneko filmeko zoko guztiak arakatzen burua alde batera eta bestera biratuz besaulkian bertan erohaizeak emanda bezala.

Betaurreko hauek edozein tokitan agertzen zaizkidala aipatu dut, eta hau teknologia berriekin batez ere, nahiko maiz gertatu ohi da, zerbait saldu nahi dutenean, behin eta berriz bonbardatzen gaituzte, betetze hori behar bihurtu arte. Gogoan dut telebisten munduan 3D-dun telebistak agertu zirenean, iraultza zetorkigun gainera, eta azkenean gure etxeko telebistatzarrak 3D baldin badu ere, ez dugu sekula erabiltzen, eta irudipena daukat beste etxeetan ere bi koloredun betaurrekoak inork jartzen ez dituenarena. Pantaila kurboak ere etorri ziren,eta honek bai jokoz kanpo utzi ninduela;iraultza berriz, berritzailea guztiz, sekula bizi gabeko esperientzia bat… Kaka zaharra, irabazi baino, galdu egin dugu, sofa iskinean tokatzen zaionak ezingo du eta telebista ondo ikusi.

Oroitzen dut orain ez hainbeste ezagun bati barre egiten genionean sekulako patatofonoa patrikan sartu ezinik ibiltzen zelako, besteok mugikor txikixeago bat erostea lortu genuelako, eta orain aldiz egoerak buelta eman, eta gero eta handiagoa, hobe, eta noski, gu tranpan erori eta txikia genuenok, orain handiagoa dugu, eta patataren jabeak, are eta patatagoago. Eboluzioa izango da, baina engainatzen gaituztenaren susmoa ere pizten zaio bati.

Irudiak behin eta berriz jartzen dizkigute, albistegietan azkeneko boom horren erreferentziak etengabe, aldizkarietako tendentzien orrialdeetan ere ikus ditzakegu, eta nolabait, ez genuen behar bat sortzen dute biktimarengan, bekaizkeria hutsa, inbidia. Ezin bizi gaitezke azkeneko hori gabe, eta gainera ondokoari barre egiten diogu, gurekin batera salto ez egiteagatik. Berria den horrek hilabete eskas irauten du modernoaren txanpa horretan, segituan beste zerbaitek gainditu, eta gurea betunaren pare uzten duelarik. Efimeroa da oso mundu hau, eta urtebeteren bueltan, hamarkada bat egiten dugu aurrera, teknologikoki behinik behin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902