Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Borbon errege-etxea, S. A.

Bingen. Zupiria - Domingo, 13 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Alfonso XIII.ak traidore baten modura Espainia utzi behar izan zuenean ez zuen denborarik hartu bere ondasunak atzerrira eramateko. Ez zen goseak hil, jakina -ezta bere ondorengoak ere-, baina ez ziren oparotasunean bizi izan eta sarritan esan da Juan Carlos Espainiara bueltatu zen arte justu samar bizi izan zirela. Errege berria ezagutzen dutenek esaten dute gure Borboiak argi zituela bere helburuak. Horien artean, lehena, bere izenari lotutako azienda bat osatzea, zer gerta ere enpresa baten modura funtzionatuko zuena. Esan eta egin. Sarri hartzen zituen lagunak Zarzuelan bere inbertsioak zaintzeko. Hainbat enpresari lagundu zituen negozioetan, enbaxadore komertzial modura, komisio gozoen truke. Eta, han eta hemen, hainbat adiskide interesatu izan zituen opariz lausengatu zutenak, gortean norbait izateko. Seguruenik, Espainiara bueltan, ikusi zuena errepikatu zuen. Ongi ikasi zuen ofizioa eta ahalegin guztiak egin ditu bere seme-alabak ere bide onetik eramateko, patrimonio bat osatzen joan zitezen. Gaur, bere alaba eta suhia tribunaletan daude jokabide hau auzitan ipini duten epaile batzuen esku. Eta denok zain, zigorra zenbaiterainokoa izango den jakin-minez. Errege zahartua ordea ez da kezkatuta ageri. Tronua utzi zuenetik munduari bueltaka bizi da, hemengo jatetxe eta hango festa, dituenak eta ez dituenak xahutzen. Seguruenik bere sekreturik handiena kontatu gabe hilko da eta ez dugu behin ere jakingo zenbatekoa den batzuen eta besteen kontura pilatu duen aziendatxoa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902