Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gizarte aktiboagoa sortzeko ekimena, Orion

A.R - Sábado, 12 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 09:45h

orio - Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako ekimena da Mugiment izenekoa, eta ekimen horren baitan elkarrekin ari dira lanean Hezkun-tza, Hizkuntza Politika eta Kultura, Enlegu eta Gizarte Politikak eta Osasun Sailak, herritarren jarduera fisikoa areagotu eta sedentarismoa murrizteko ahaleginean.
Hala, Orion ekimenarekin bat egin nahi izan dute eta Orio Mugiment izeneko lantaldea sortu dute Udaleko Kirol Batzordeak, Osakidetzak eta Osasun Sailak. Hala, dagoeneko lantaldeak antolatu ditu lehen bi jarduerak;batetik, igogailuaren partez eskailerak hartzea sustatzeko kanpaina, eta bestetik, erorketak prebenitzeko tailerra.
Tailerra, martxoaren 16an Zahartzaroan gertatzen diren istripuen %92a erorketak izan ohi dira, eta gehienak etxean edo etxetik gertu gertatzen dira, eta antolatutako tailerraren helburua erorketak murriztea da. Tailerra asteazkenean, hilaren 16an, egingo da Orioko kultur etxean 17.00etan, eta adin guztietako herritarrak daude gonbidatuta parte hartzera.
Aipatu bezala, bi jarduera antolatu dituzte dagoeneko, eta tailerraz gain, eskailerak erabiltzeko kanpaina jarriko dute martxan. Hala, herriko igogailu publiko guztietan pegatinak jarriko dira, jendea animatzeko eta igogailuaren ordez, eskailerak erabiltzeko. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902