Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lasarte-Oriak eta Usurbilek autobus murrizketak ez egotea eskatu dute

EH Bilduk herritarrak kezkatuta daudela ziurtatu du beste zenbait herrietan lineak kendu dituztelako

Sábado, 12 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Jone Urdanpilleta eta Pablo Barrio zinegotziak, herritar batzuekin.

Jone Urdanpilleta eta Pablo Barrio zinegotziak, herritar batzuekin.

Galería Noticia

Jone Urdanpilleta eta Pablo Barrio zinegotziak, herritar batzuekin.

Lasarte-Oria- Usurbilgo eta Lasarte-Oriako EH Bildu taldeek atzo, herritar ugarik babesturik, Foru Aldundiari ospitaleetako eta bi herriek lotzen duten autobus zerbi-tzuak mantentzea eskatu zioten.

Oraingoz Foru Aldundiak ez du Lasarte-Oriako eta Usurbilgo lineak murriztuko dituen erabakirik hartu, baina azken hilabeteetan egindako egokitzapenak, Astigarraga eta Ospitaleak autobusa kentzea adibidez, kezka piztu du herritarrengan.

“Kezka horrek badu oinarririk. Alde batetik, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa foru diputatu Marisol Garmendiak, legealdiaren hasieratik, garraio publikoaren zerbitzuaren egokitzapenak bultzatuko zituela iragarri zuen. Egokitzapenak, orain arte, zerbitzu murrizketak izan dira. Bestetik, jakin badakigu bilerak egin direla enpresekin zentzu horretan”, adierazi zuten.

Azkenik, herritar, auzo elkarte, jubilatu elkarte eta bestelako eragileei adi egoteko eta autobusaren alde mugitzeko eskatu diete. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902