Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iparra Hegoa ekimeneko ekitaldiak, Seguran

Aurtengo edizioaren helburua Euskal Herria eta Katalunia elkarri begira jartzea izan da

Sábado, 12 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:15h

segura- Iparra Hegoa, segurarrek eta urruñarrek Iparraldea eta Hegoaldea hurbiltzeko antolatzen duten ekimena, azken txanpan da. Gaur eta bihar izango dira azken ekitaldiak.

Gaur, 9.30ean, mendi irteera egongo da. Eguerdian, Kataluniatik etorriko direnei ongi etorria egingo diete. 17.30ean kataluniarrek castell bat egingo dute eta ondoren herri kirolak egongo dira. 19.00etatik aurrera, berriz, taloak, sagardoa, cava eta butifarra dastatzeko aukera egongo da, Kuxkuxtu txarangarekin. Gainera, ordu berean, antzerkia egongo da Botikaxaharren.

Biharko ekitaldiei dagokienez, 10.00etan sukaldaritza lehiaketa hasiko da. 11.30ean ekitaldi instituzionala egingo dute udaletxean. Iparraldeko eta Kataluniako hautetsiek parte hartuko dute. 12.00etan Iruñeako Mutiko Alaiak dantza taldearen ikuskizunaz eta Kataluniako dantzez gozatzeko aukera egongo da. Ondoren, 13.00etan, castell bat egingo dute plazan.

14.00etan, berriz, Euskal Herriko herrialdeen arteko lotura sinbolizatzen duen gereziondoko ekitaldia egingo dute. 14.30ean herri bazkaria egingo dute, ondoren sukaldaritza lehiaketako sariak banatuko dituzte eta, bukatzeko, mutxiko dantzak egingo dituzte. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902