Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kirolean euskararen erabilera areagotzeko pausoak Andoainen

Hamar talderekin sinatutako hitzarmenak 1.400 herritar baino gehiagorengana iritsiko dira

Marta San Sebastian - Sábado, 12 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Kirol elkarteetako ordezkariak, sinatutako hitzarmenarekin.

Kirol elkarteetako ordezkariak, sinatutako hitzarmenarekin. (Argazkia: Andoaingo Udala)

Galería Noticia

Kirol elkarteetako ordezkariak, sinatutako hitzarmenarekin.

Andoain- Andoaingo Udaleko Euskara sailak herriko hamar kirol elkarteekin hitzarmenak sinatu ditu eguneroko jardunean euskararen erabilera areagotzeko helburuz. Konpromiso horien eragina 1.400 andoaindar baino gehiagorengana iritsiko dela uste du Euskara zerbi-tzuak, talde horiek batzen dituzten bazkide edota erabiltzaile kopurua, hain zuzen ere.

Gaur egun Andoaingo haur guztiek D ereduan jasotzen dituzte eskolak, beraz, esan daiteke euskaraz aritzeko gaitasuna bermatuta dutela. Hala ere, kale-erabilera datuak ez dira hain baikorrak: 2013an jasotako zenbakien arabera, 2-14 urte bitarteko umeek kalean dituzten elkarrizketen %34,7 izaten dira euskaraz;gazteen kasuan, erabilera %21,5era jaisten da.

Egoera honen aurrean, eta euskararen erabilera ikastetxeetara ez mugatzeko, garrantzitsua da haurrek ikastetxeetatik kanpo egiten dituzten jarduerak, batez ere aisialdikoak, euskaraz egitea. “Jarduera horiek bihurtuko dute euskara hizkuntza bizia, alaia eta erakargarria, eta gure haur eta gazteak euskaldun osoak”, argudiatu dute Euskara sailetik.

Herriko kirolean elkarteak dira bihotza eta, proba pilotu moduan, elkarte bakar batekin hasi zen lanean Udala 2013an, Leizaran Eskubaloi Klubarekin. Emaitza onak ikusita, 2015 urtean gainerantzeko kirol elkarteekin ere harremanetan hasi zen, elkarte bakoitzeko euskararen egoera aztertuz. Horrela, elkarte bakoitzari egokitutako hitzarmen proposamena sortu zen, ondoren elkarteekin lantzeko. Honako kirol taldeek sinatu dituzte hitzarmenak: Ganbara Saskibaloi Kirol taldea, Judo Elkartea, Andoaingo Txirrindulari Eskola, Euskalduna Andoaindarra, Euskalduna Mendigoizale taldea, Gazteleku Pilota Eskola, Leizaran Eskubaloi Kirol Kluba, Leitz Kirol Kultur Elkartea, Oskarbi Gimnasia Erritmiko elkartea eta Zumeatarra Atletismo Elkartea.

Haur eta gazteekin elkarteak dituen ahozko eta idatzizko harremanak euskara hutsez egiteko konpromisoa hartu dute guztiek. Horrela, entrenamenduetan nahiz partidetan entrenatzaileek eta epaileek kirolariekin dituzten ahozko harremanak euskaraz izango dira eta bestelako konpromisoak ere izango dira hainbat arlotan;hala nola, kanpo irudian, kanpo harremanetan edo barne barne funtzionamenduan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902