Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
martxoaren 15ean eta 16a

Miren Amurizak "Kapulana bat zintzilik" emanaldia eskainiko du Durangoko Udal Euskaltegian

Interesa duten pertsona guztiak daude gonbidatuta emanaldira

EP - 2016(e)ko martxoaren 12a, larunbata - 12:59etan eguneratua

Miren Amurizak "Kapulana bat zintzilik"emanaldia eskainiko du Durangoko Udal Euskaltegian.

Miren Amurizak "Kapulana bat zintzilik"emanaldia eskainiko du Durangoko Udal Euskaltegian.

Galería Noticia

Miren Amurizak "Kapulana bat zintzilik"emanaldia eskainiko du Durangoko Udal Euskaltegian.

Miren Amurizak "Kapulana bat zintzilik" emanaldia eskainiko du Durangoko (Bizkai) Udal Euskaltegian martxoaren 15ean eta 16an, arratsaldeko 17:00etan eta goizeko 10:00etan, hurrenez hurren. Euskaltegiko Berbagunean izango da emanaldia eta interesa duten pertsona guztiak daude gonbidatuta.

BILBO. Mozambikeko eskualde bateko errealitatea oinarritzat hartuz prestatu du Amurizak emanaldia, Lanku kultur enpresaren eta Mundukide fundazioaren ekimenez, eta bertso, testu eta ipuin bidez deskribatuko du bertan bizi izandakoa eta ikusitakoa, Durangoko Udalak jakinarazi duenez.

Kapulanak Mozambikeko emakumeen oihal koloretsuak dira;soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituzte. Hain dira erabilera anitzekoak, ezen edozer aurki baitaiteke zapi handion estalpean.

Emanaldi honetan, Amurizak kapulana bat zabalduko du eta bertan gordetako kanta, kontu eta irudiak aterako ditu. Mozanbikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzeraino egingo du bidaia.

Mozambiken ikusitakoaz arituko da Miren Amuriza, Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta, hala bertsoz, nola ipuinez. Ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere, hausnarketa txikiz eta galdera handiz jositako kontakizuna baizik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902