Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Eguraldia

Giro lasaia igandean baina hodeiekin

EP - Sábado, 12 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 21:13h

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igtandean, martxoaren 13an, giro lasaiarekin jarraituko dugun arren, hodeiak ez dira desagertuko.

BILBO. Laino maskalak sartuko dira, batez ere goizean eta ipar partean. Arratsaldean berriz, ostarteak zabalduko dira denean, baina giro argiena hegoaldean aurkituko dugu.

Ipar ukituko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura apur bat igoko den arren, ez du epeltzerik lortuko. Egunsentia hotzagoa izango da, batez ere Araban eta Nafarroa erdi eta hego partean, non tenperatura izotz mugatik gertu ibiliko den. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean 3 gutxienez eta 11 gehienez.

Itsasoan, ipar-ekialdeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaskirria eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:29an eta 18:48an izango dira, eta itsasbeherak 00:12an eta 12:37an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902