Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Basozabal berritzeko laguntza jaso du Azpeitiak

Eusko Jaurlaritzak 300.000 euro eman dizkio Udalari, jauregia berritu eta herritarren eskura jartzeko

2016(e)ko martxoaren 11a, ostirala - 06:11etan eguneratua

azpeitia- Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailak 300.000 euroko diru-laguntza eman dio Azpeitiko Udalari, beti ere, 1984 urtean nazio mailako monumentu izendatu zuten Basozabal jauregia eraberritu eta herritarren eskura jartzeko.

Laguntza emateko Jaurlaritzak ezarritako baldintzen arabera, jauregia “2017 urtearen bukaerarako” berrituta egon beharko da.

Erabilera berriari dagokionez, Udala hori zehazteko proiektua egiten ari da, eta turismoari loturiko ekintzetara bideratzeko hausnarketa eta azterketak gauzatzen hasi da. Ideia eta ondorioak, “dagozkion batzordeetan” azalduko dira. Agustin Lizarralde zinegotziaren hitzetan, “helburua da, eraikin horri bizia emanez Alde Zaharra indartzea eta motor sozioekonomiko bilakatzeko beste eragile bat izatea”.

Basozabal jauregirako laguntzarekin batera, Eusko Jaurlaritzak 24.736 euroko beste diru-laguntza bat eman dio Azpeitiko Udalari, “Madalena auzoko baseliza edota ermitaren ingurua urbanizatu eta errekuperatzeko”. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902