Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errenterian Oskarbiko kantak entzungai, bihar

Pasaiako euskal taldeak 50 urte bete ditu taula gainean eta eskualdean hasiko ditu urteurrenaren ospakizunak

2016(e)ko martxoaren 11a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Errenteria- Bihar 20.00etatik aurrera, Errenteriako Niessen kulturguneko auditorioan Oskarbi taldea izango da bere 50. urtemuga ospatzen. Mende erdia darama Pasaian sortutako talde honek euskal kantuak zabaltzen eta biharko kontzertua Gipuzkoako lehenengoa izango da non bere urtebetetzea ospatuko duen.

Errenteriko kontzertuak, Oskarbi betikoa eta Oskarbi berria uztar-tzen ditu. Izan ere, eskainiko duten egitarauak hiru adar izango ditu: Oskarbiren betiko kantuak, Xirimiri azken diskoan azaltzen diren kantuak eta orain grabatzen ari diren abesti berriak.

Oskarbi bere ibilbide oparoan, lau urtez Ez Dok Hamairuko partaide izan zen (1967-1971) eta hamar disko plazaratu ditu, hamaikagarrena grabatzen ari direlarik.

Sarrerak Niessengo leihatilan gaur goiz eta arratsaldez salgai izango dira zortzi eurotan eta bihar hamar eurotan. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902