Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Especial

Donostia 2016, Hondarribiko aireporturako aukera paregabea

Krisi ekonomikoak aireportu gipuzkoarrari kalte handia eragin arren, badirudi azken urteetan hobera egiten ari dela. 2014 eta 2015eko datuak horren seinale dira, urtez urte bidaiari kopurua goraka doala adierazten baitute

Amaia Arriaran - 2016(e)ko martxoaren 11a, ostirala - 09:44etan eguneratua

Hondarribian operatzen duten konpainiek jarleku gehiago saltzeko asmoa adierazi dute.

Hondarribian operatzen duten konpainiek jarleku gehiago saltzeko asmoa adierazi dute. (Gorka Estrada)

Galería Noticia

Hondarribian operatzen duten konpainiek jarleku gehiago saltzeko asmoa adierazi dute.

2008an krisi ekonomikoak jo baino lehen, Hondarribiko aireportuak urtean ia 500.000 bidaiari jasotzen zituen, gaur egungo zifretatik oso urrun. Geroztik erabiltzaile kopurua jaisten joan da, baina azken bi urteetan joera aldatu egin da. 2014an 245.422 bidaiari erregistratu ziren, urtebete lehenago baino %0,2 gehiago, eta 2015ean orduan eta handiagoa izan zen hazkundea: %3,9koa 255.071 bidaiariekin.

Joera positibo honek aurrera jarraitzen badu, 2016. urtean iazko kopurua gainditzea espero da, are gehiago Donostia Europako Kultur Hiriburua dela kontuan hartuta. Aireportu hau erabiltzen duten bidaiari gehienak enpresariak dira, goizean goiz irten eta eguneko azken ordutan itzultzen direnak. Turistak, ordea, ez dira hainbeste. Hori dela eta, aurten bereziki bidaiari mota honi bultzada bat eman nahi zaio Donostiako Hiriburutza aprobetxatuz.

Gaur egun bi konpainia dira aerodromo honetan jarduten dutenak. Vueling batetik, Gipuzkoa Bartzelonarekin lotzen duena eta Air Nostrum bestetik, Madrilekin lotzen duena eta udaran Mallorcako hiriburura joateko aukera eskaintzen duena.

"Europaren leihoa"
Donostiaren Kultur Hiriburutzaren urte honetan Hondarribiko aireportuak "Europaren leihoa" izan behar duela uste du Marisol Garmendiak, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketaren diputatuak. Azpiegitura prest dago bidaiari gehiago jasotzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundia lanean ari da linea berriak eta zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko. Momentuz ez da ezer baieztatu, baina helburua Londres hiriarekin lotura zuzena ezartzea da, baita Frantzia edo Alemaniarekin ere, besteak beste.

Orain arte berretsita dagoenaren arabera, Vueling konpainiak Bartzelonako aire-bidearen maiztasuna areagotuko du maiatzetik aurrera eta egunean bi hegaldi eskainiko ditu. Horrez gain, salgai jarriko diren eserleku kopurua ere handitu egingo da. Horrela, 2016ko apiriletik urrira arte 93.600 jarleku eskainiko dira, iaz baino 10.500 gehiago. Air Nostrum konpainiari dagokionez, oraindik ez dute uda honetako programazioa zehaztu.

Europako gainerako hiriburuei begira oraindik ez da ezer erabaki. Beste hegazkin-konpainia batzuek Hondarribiko aireportuan ea interesik agertzen duten ikusi beharko da. Dena dela, argi dago Hiriburutzak ohikoa dena baino turista gehiago erakarriko dituela eta, horren ondorioz, urte bukaeran bidaiari kopuruaren balantze positiboa aurreikusten da, aurreko urteko zifrak gaindituz berriz ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902