Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzun euskararen biziraupenaren alde dihardu

Gure hizkuntzaren arnasguneei buruzko erakusketa eta tailerra antolatu dira martxoan

2016(e)ko martxoaren 10a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Pasaia- Euskararen arnasguneei buruzko erakusketa eta tailerra antolatu dituzte Oiartzungo Udalak, UEMAk eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak.

Arnasguneak euskara nagusi diren eremuak dira. Oiartzun euskara nagusi den herrietako bat da. Hizkuntza batek, garatu eta biziko bada, nagusi den eremu hauek nahitaezkoak ditu.

Antolatu diren ekimenen helburua herritarrak arnasguneek euskararen biziraupenean eta normalizazioan duten garran-tziaz jabetzea eta zaintzeko aktibatzea dira.

Hasteko, erakusketa bat hilaren 18ra egongo da ikusgai, udaletxeko areto nagusian. Aste honetan goizez (9.00-14.00) eta datorren astean, goiz eta arratsaldez (9.00-14.00 eta 17.00-20.00).

Bigarren jarduera arnasguneei buruzko tailerra izango da. Saioa hilaren 17an izango da, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian.Bi orduko iraupena izango du, UEMAko kide batek gidatuta. Era dinamikoan, arnasguneei buruz eta batez ere, Oiartzunen euskarak duen egoerari buruz hausnartzea izango da helburua. Tailerra guztiz irekia da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902