Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zuloaga etxea udan berrirekitzea espero du Hondarribiko Udalak

Kultura sailaren 2,03 milioi euroko aurrekontuaren berri eman du Juan Luis Silanes zinegotziak

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko martxoaren 10a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Une hauetan barrutik birgaitu eta zabaltzen ari diren Zuloaga etxearen kanpoko irudia.

Une hauetan barrutik birgaitu eta zabaltzen ari diren Zuloaga etxearen kanpoko irudia.

Galería Noticia

Une hauetan barrutik birgaitu eta zabaltzen ari diren Zuloaga etxearen kanpoko irudia.

hondarribia- Hondarribiko Udalak “Zuloaga etxeko liburutegia uda aldera” berrirekitzea espero duela esan zuen atzo Juan Silanesek, Kultura zinegotziak, bere arloko aurrekontuen azalpena egiteko egin zuen agerraldian.

“Zuloaga etxea barrutik birgaitu eta alboko eraikinera liburutegia zabaltzeko lanak bere epean doaz eta datorren hilabetea eta hurrengoaren artean” amaitu ahal izango direla azaldu zuen Silanesek.

“Ondoren, denbora beharko da liburutegiko altzariak eta ekipamendu guztia jarri eta Biteri kalean, Jostaldi pilotalekuaren alboan dagoen behin-behineko liburutegitik gauzak eta material guztia Zuloaga etxera eramateko;horregatik, udal liburutegi berritua uda aldera berrirekitzea” espero dutela esan zuen Kulturako buruak.

Azken urteetan Itsas Etxea auditoriumarekin “kalitate eta prezio oneko kultur eskaintza” egin ahal izana nabarmendu du zinegotziak

Liburutegiaren berritzeak eta honen material eta ekipamenduaren hornidurak 1,6 milioi euroko aurrekontua dute, aurreko urtekoa zehazki, baina “2016ko aurrekontuan 117.000 euroko azken diru atal bat” dagoela azaldu duKultura zinegotziak.

aurrekontuaOrohar, eta 2016. urte honetarako Hondarribiko Udalak bere Kultura arloan daukan 2,03 milioi euroko aurrekontutik, Silanesek zatikako kopuruak nabarmendu zituen, hala nola, “kulturara berez zuzendutako 910.486 euroak, jaietarako 294.803 euro, liburutegiaren 267.722 euro, udal artxiboaren 152.300 euro edo Arma Plaza Fundazioari bideratuko zaion 323.896 euroko transferentzia”.

Juan Luis Silanesek aipatu nahi izan ditu ere “Kulturatik diru-laguntza desberdinetan ematen diren 162.500 euro;Musika Bandarekin, Eskifaia abesbatzarekin, Txistulari Bandarekin eta Izugarria erraldoien konpartsarekin Udalak dituen hitzarmenetarako 81.560 euro;udal eraikuntzen mantenurako 109.300 euro edo kultur jarduerak antolatzeko erabiliko diren 222.520 euro.”

kalitatea eta prezioaAzken atal honetan geldiunea egin zuen Silanesek, “azken urte hauetan, eta bereziki Itsas Etxeko auditoriuma zabaldu zenetik, Hondarribiak kalitate eta prezio oneko eskaintza kulturala egitea” lortu duela esateko.

Helburua gehienbat Hondarribiko hiritarrei zuzendutako antzerki, dantza, zine edo musika programa-tzea da, “baina aukerak sortzen direnean, pasa den igandeko Sócrates antzezlanarena bezalakoak, diru esfortzua egiteak pena merezi du, eta horiekin bereziki, baina ez bakarrik, beste hirietako jendea ekartzea lor-tzen” dela esan du zinegotziak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902