Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Gaur ere bai!

Maddalen Iriarte - 2016(e)ko martxoaren 10a, osteguna - 06:09etan eguneratua

70urte beharko dira Europar Batasunean andreok eta gizonek aukera berdinak, lan baldintza igualak, lan berdinagatik diru sari berdina jasotzeko. Hori di-da batean esateko. Izan ere honek emakumeen pentsioetan, oro har andreen pobrezian eta ahulago izateko baldintzetan izango duen eragina labur adieraztea zaila da. Dakiguna da desberdintasun honek egunero urratzen dituela geure eskubideak, eta jazarpenerako eta biolentziarako bideak zabalik uzten dituela.

Vera Jurova komisarioaren aurreikuspena nahikoa baikorra iruditu zait, Munduko Lanaren Erakundeak duela urte batzuk 400 urte beharko genituela esan baitzuen. 70 urte!

Baina horrek esan nahi du nik ez dudala ikusiko. Horrek esan nahi du, oraindik sortu ere ez diren gure seme-alaben alabak emakume helduak izango direla hori Europar Batasunaren barruan ezagutzen dutenerako.

Eta honek maila indibidualetik, egunero ahaldun-tzeko ahalegina egiten duen nitasunetik asko haserretzen nau. Injustizia handi bat iruditzen zait. Mindu eta asaldatu egiten nau.

Eta munduari begiratzeko ausardia izanda, Europako mugetan hotzak hiltzen ari diren milaka errefuxiatu horiek ditut gogoan, dauden egoeran oso era orokortuan biolentzia sexuala jasaten ari direnak, edo Indian erre edo sistematikoki sexualki jazartzen dituzten emakumeak edo Afrikan edo munduko edozein lekutan, Euskal Herrian ere bai, zapalduak dauden emakumeekiko elkartasun oihua sortzen zait.

Iraultza egitera deitu nahi nieke, debekatuak zaizkigun autobusetako aulkietan esertzera, jakinik ere haserretuko zaizkigula.

Bere burua demokratikotzat duen gizarte honek ezin du egoera hau onartu.

Erabaki politikoak hartu behar dira egoera hau azkar iraultzeko. Neska jaiotzeagatik duela mende erdi belarritakorik jarri ez zizkidan amak (aurtengo Emakunderen mezua irakurri balu bezala), hark eta egungo egoeran egon gaitezen hainbeste borrokatu duten andreek ere merezi baitute beste gizarte bat ezagutzea. Emakumeok presa handia dugu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902