Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
haietako hiru haurrak, bat bi hilabetekoa

Gutxienez bost lagun hil dira Greziara itsasoz heltzen saiatzen ari zirela

Reuters/EP - 2016(e)ko martxoaren 10a, osteguna - 11:36etan eguneratua

Dos nuevos naufragios en las Islas Griegas. Impactantes imágenes del rescate

Naufragios en las Islas Griegas. (AFP)

Galería Noticia

Dos nuevos naufragios en las Islas Griegas. Impactantes imágenes del rescate

Gutxienez Afganistandik ihes egiten ari ziren bost pertsona hil dira, haietako hiru haurrak -bat bi hilabetekoa-, Turkiako kostaldetik Greziako Lesbos irlara itsasoz heltzen saiatzen ari zirela, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.

ISTANBUL. Kostaldeko Guardiak asteazken iluntzean erantzun zion Afganistango bizilagunak garraiatzen zituen ontzi baten laguntza deiari, eta larrialdietako taldeek bederatzi lagun bizirik erreskatatu zituzten, baina beste bost hil egin ziren.

Biktimetako bat igeri egiten kostaldera heldu ondoren hil zen, Reuters berri agentziak aipatu duen Kostaldeko Guardiako bozeramaile baten arabera. Beste lau gorpuak itsasoan aurkitu zituzten, eta oraindik balizko beste bi biktima bilatzen ari dira.

Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera, 350 bat immigrante eta iheslari itota hil dira aurten Egeo itsasoan, eta 130.000 lagunek baino gehiagok Greziako kostaldera iristea lortu dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902