Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zuhaitzak aldarrikatzeko asteburua izango da Itziarren

Larunbatean mendi ibilaldia eta hazi jaurtiketa izango dira eta igandean 150 zuhaitzen landaketa

2016(e)ko martxoaren 9a, asteazkena - 06:08etan eguneratua

deba- Itziarko Auzo Udalak zuhaitzek ingurunean duten garrantzia aldarrikatzeko ekitaldiz betetako egitaraua antolatu du datorren astebururako, Lizarbe guraso elkartearen eta Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Herritar guztien partaidetzari irekita izango diren ekitaldiak larunbat goizean jarriko dira abian, Itziarko Andutz mendiaren atzekaldean dauden hagin zaharrak ezagutzeko ibilaldi batekin. “Edozeinek” egiteko moduko ibilaldi hori 9.30ean hasiko da, “frontoi paretik”.

Era berean, herritarrek udazkenean burutu zen Nendo Dangotailerrean prestatutako hazi-bolak zabalduko dituzte larunbat arratsaldean Itziarko industrialdeko maldetan. “Bertako zuhaitz eta landare haziak modu jolaskorrean ereinez, alferrik galdutako bazterrak errekuperatzen joateko” antolatutako ekintza horretan parte hartu nahi duten guztiek 16.00etan izango dute hitzordua, Itziarko plazan.

Igandean, landaketaItziarko Auzo Udalak datorren astebururako prestatutako egitarauak igandean izango du jarraipena. Egun horretan, herritarrek arteak, gorostiak, erramuak, lizarrak eta urkiak landatuko dituzte Elorrixako lur sailean. Guztira 150 zuhaitz landatuko dituzte bertan eta hitzordua 9.30ean izango da, Galarretako gainean.

Landaketan parte hartu nahi dutenek atxurra eraman beharko dute eta amaitzerakoan bildutakoentzako salda beroa izango da Lauhaizeta elkartean. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902