Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hernanik San Joan jaien kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du

Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 6a da eta irabazleak 600 euroko saria jasoko du

Miércoles, 9 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:08h

Hernani- 2016ko San Joan jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak argitaratu ditu Hernaniko Udalak. Lanak apirilaren 6ra arte aurkezteko epea dago eta irabazleak 600 euro eskuratuko ditu. Gainera, bere kartela jaiak iragartzeko erabiliko da eta programen azala izango da.

Lehiaketa honetan nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute . Kartelak “San Joan jaiak. Hernani 2016” goiburua eraman behar du.

Lehiakideak izango dira jabetza intelektualaren ondorioetarako aurkeztu dituzten obren erantzule, baita aurkez litekeen edozein erreklamazioren aurrean ere, imajina eskubidea barne.

Jatorrizko lanak Biteri kultur etxean aurkeztuko dira arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara, sinadurarik gabe eta kartazal itxian, egilearen izena, helbidea eta telefonoa aditzera emanez.

Kartela maiatzaren 4a baino lehen hautatuko da.Hautaketa San Joan Jai Batzordean egingo da eta ondoren Kultura batzordeak berretsi beharko du.

Lehiaketako oinarri guztiak Hernaniko Udalaren webgunean (www. hernani.eus) helbidean kontsulta daitezke. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902