Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

DBHrako lurrak eskuratzea eskatu dute

Astigarragako EH Bilduk azaldu duenez, lurjabetza lortzeko prozesu administratiboa sinplea da

2016(e)ko martxoaren 9a, asteazkena - 06:08etan eguneratua

Astigarraga- EH Bilduk DBHrako lurrak eskuratzeko eskaera egin dio Astigarragako Udalari. Argitu dutenez, Eusko Jaurlaritzak DBH eraikitzeko, lehenik eta behin Udalak lurrak eman behar dizkio derrigorrez eta horretarako lur horiek jabe-tzan eskuratu behar ditu.

Gogoratu dutenez, lurrak eskuratzeko prozedura hau argitzeko, 2015eko abenduaren 9an, EH Bilduk txostena eskatu zion udaleko aholkulari juridikoari. Txostena eskuetan, EH Bilduk azaldutako posizioa abokatuak berretsi duela ziurtatu dute. “Gure poztasuna adierazi nahi dugu aurreko legealdian egindako lanak, DBHren erronkarako erabateko balio eta egokitasuna duela onartu delako eta 2011ko egoerari iraulia ematea lortu genuelako”, adierazi dute.

“EAJk aurkakoa aditzera eman duen arren, Udalak lurrak modu erraz batean eskura ditzake. Gainera, Udalak eremu urbanistiko hori garatuz gero, lurjabeek Udalari doan eman beharreko lurra litzateke. Hortaz, baliteke Udalak lur horiengatik ordaindu behar ez izatea”, azaldu dute.

Izan ere, lurren jabetza eskuratzen den egunetik lau urteetara eremua garatzen ez bada, lurjabeek lurren desjabetze prozedurari ekiteko eska dezakete. “Orduan, bai ordaindu beharko lukeela Udalak lurrengatik, bitartean ezer ere ez”, berretsi dute. “Prozedura sinple hau, aurreko legealdian sustatutako Plan Orokorraren Aldaketak ahalbidetu du”, gogorazi dute. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902