Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskadik erakusgunea izango du Berlingo ITB turismo azokan

EP - 2016(e)ko martxoaren 9a, asteazkena - 10:44etan eguneratua

Galería Noticia

BILBO. Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) erakusgunea izango du Berlinen ospatuko den ITB turismo azokan, eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak inauguratuko du asteazken honetan, martxoaren 9an, euskal turismo arloko enpresen ordezkaritza bat lagun duela.

Turismoaren arloko mundu osoko profesionalak bilduko dira martxoaren 13ra bitartean egingo den azokan, eta Euskadik, Eusko Jaurlaritzaren eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren eskutik, lehen aldiz jarriko du bertan standa, Basque Country helmuga turistiko gisa sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, DSS2016 Europako Kultur Hiriburutzari eskainiko zaio inaugurazio eguneko ekintzetako bat, Euskadi-Basque Country norakoaren eskaintzari Alemanian balioa emateko, turista igorle nagusienetako bat baita.

Horrela, Euskadiren standa eguerdiko 12:00etan inauguratuko dute asteazken honetan Arantxa Tapia sailburuak, Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Mertxe Garmendia Turismo zuzendariak eta Arantza Madariaga Basquetour agentziako zuzendariak, besteak beste.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902