Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Iritzia

Ezin dugu beste aldera begiratu

Kala Beltza Taldea - 2016(e)ko martxoaren 9a, asteazkena - 07:01etan eguneratua

Gizarteari emakumeok egiten diogun ekarpena aitortzeko, hain zuzen ere gizon-emakumeok osatzen dugun komunitate globalarentzat emakumea balio ordezkaezina dela onartzeko ospatzen dugu urtero martxoaren 8a. Izan ere, aukera eta eskubide berdinak berma-tzen dituzten gizataldeak, pertsonari zor zaion errespetuan oinarrituta eraikitakoak, zeinahi ere dela etnia, genero, ezgaitasun edo erlijioa, hain zuzen ere balio demokratikoetan oinarrituta daudenak, baitira ongizate maila handiena eta giza-garapen hoberena erdietsi dutenak.
Halako moduz egiten dio emakumeak ekarpena bai ongizateari, ekonomiaren aurrerapenari, kulturaren balioei zein herrien eta nazioen lorpen politikoei, non aktiboki gizon-emakumeon parekidetasuna lantzen diharduten gizarteak dira euren kideentzat bizitza proiekturako aukera hoberenak eskaintzen dituztenak.
Hala ere mundu osoan zehar emakumeari egin zaion (eta egiten zaion) aitortza ez da modu automatikoan, espontaneoan gertatu. Ezta modu homogeneoan ere. Inola ere ez. Hamarkadetan zehar eduki behar izan da emakumearen eskubide-aitortza parekidearen defentsarako jarrera irmoa: gizarteko protagonista aktibo eta izaki indibidual eta autonomoa dela aldarrikatuz emakumearen bisibilizazioan lan egin dutenen gaitzespena eta izen gaiztoak desaktibatze etengabea eginez, legeak ateraz, eremu pribatu zein publikoan gizon-emakumeok rol jakin batzuen arabera sailkatzen gaituen pentsamolde zabalduan (eta modu akritikoan onartuan) pixkanaka aldaketa eraginez.
Azken hamarkadetan aurrerapauso handia egin den arren, oraindik ere, genero erreibindikazio kutsua duen edozerk askorengan (gizon zein emakume) azkura eragiten du. Ezkutatu edo gutxietsi egiten da oraindik ere emakumeak gizakiaren jakintzari eta aurrerakuntzari egin dion sekulako ekarpena, ordezkaezina. Sexuaren arabera rolak egokitzen dizkigun inertziarekin toleranteak izaten jarraitzen dugu. Baita euskal gizartean ere. Beraz egungo eta etorkizuneko Euskadi giza eskubideetan eta balore demokratikoetan oinarritu nahi badugu galtza eta gona bete lan daukagu.
Alde batetik, teknologia berrien gizarte honetan, errespetuan eta askatasunean oinarritutako jokabideak izan ordez gure nerabeak euren bikote harremanetan jazarpen, kontrol eta menperatze jarrerak erakusten ari dira, jokaera horiek erakunde desberdinen alarmak piztu/aktibatu jo arazi dituztelarik, besteak beste, Emakunderenak. Gazteek ikasi edo/eta imitatu egiten dituzte euren eredu eta jarrerak beraz argi dago gure gazteei eskubide berdintasunaren kontzeptua modu nahasian iristen ari zaiela eta nahasmendu horren ondorio larriak bistakoak direla.
Bestetik, jatorri eta kultura desberdineko gero eta familia gehiago dator Euskal Herrira. Horietako askok ez dituzte ezagutzen edo ez dituzte partekatzen hemen adostutako konpromiso eta legeak: gizabanakoa izaki indibidual eta askea dela onartzeko, bakoitzak gizon zein emakume bere etorkizuna aukeratzeko eskubidea daukagula, bizitza proiektu propioa edukitzeko, tolerantzian eta errespetuan bizitzeko...
Ezin dugu beste aldera begiratu, hortaz bizitzaren arlo guztietan gizon eta emakumeok legez eskubide berberak dauzkagula jakinarazi edo gogorarazteko kanpañak egiten jarraitu beharra daukagu.
Munduko Ekonomia Foroak duela bi urte iragarri zuen 2095erako genero parekidetasuna lortzea posible zela. Aldiz urte bete beranduago, iaz, aurrerapausoek gelditzera egin dutela an-tzeman zuten eta estimazioa aldatu zuten esanez 2133a bitartean ez omen garela berdintasunera iritsiko.
Neska-mutil zein gizon-emakumeok elkarrekiko errespetuan eta elkar onartuz noiz bizi ahal izango dugun albo batera utzi gabe, emakumearen ekarpen eta balioa onartuz gizartea hobetzen dugulako, eta haratago joanda, elkarrekin, besoz-beso aurrera eginez emandako pausoak finkatzea lortuko dugulako, egin dezagun elkarlanean aritzeaz indar-gunea. l
Zorione Etxezarraga, Itziar Gastamintza, Sofia Bereziartua, Itziar Agirre, Olatz Peon, Idoia Elorza, Leire Caridad, Xubero Ubillos eta Ainhoa Etxeberria


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902