Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
asteazken honetan

Maite Gurrutxagaren "Habiak" liburuaz arituko dira Bermeoko Irakurle Txokoan

EP - 2016(e)ko martxoaren 9a, asteazkena - 11:30etan eguneratua

Galería Noticia

BILBO. Maite Gurrutxaga marrazkigilearen "Habiak" liburuaz hitz egiteko Irakurle Txoko ekimenaren beste saio bat egingo da asteazken honetan, martxoaren 9an, Bermeoko (Bizkai) Udal Liburutegian, arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Egilea bera izango da saioan eta berarekin zuzenean komiki formatuan egindako liburuaren gainean hitz egiteko, iritzia emateko eta egileak komikia egiteko kontuan izan dituenak partekatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da "Habiak" liburuaren ardatza.

"Miren Gurrutxagaren pintzelek bi protagonisten hasierako aditu ezinen eta hartu eman gatazkatsuen lekuko izango dira. Baina, zuhaitzetako sustraiek hirietako espaloiak zartatzen dituzten gisan, bien iraganek oraina pitzatuko dute, laguntasun istorio hunkigarri bati hasiera emanez. Desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa", adierazi dute Bermeoko Udaletik.

Irakurle Txokoan, hilean behin, hirugarren asteazkenean, interesa duten pertsonak biltzen dira eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dute. Ekimen horrekin honako helburuak lortu nahi dira: euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera ematea, talde egonkorra lortzea eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortzea.

Bermeoko Udal Liburutegiak azaldu duenez, Irakurle Txokoan parte hartzeko interesa duten pertsona guztiak liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902