Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzun Kirol Astea ospatzen ari da

Lehenengo aldiz Kirol Saria banatuko da eta aurtengoa Girizia kirol eta kultur elkarteari ematea erabaki da

2016(e)ko martxoaren 8a, asteartea - 06:11etan eguneratua

oIARTZUN- Larunbatera arte, Kirol Astea izango da Oiartzunen. Bigarren urtez “Kirola, zertarako?” galderari erantzuna ematen saiatuko dira modalitate ezberdinetako kirolarien laguntzarekin.

Horretarako egunero, ostegunera arte, udaletxeko areto nagusian hi-tzaldiak egongo dira. Ostiralean, 19.30ean, herritarren proposamenak jarraiki, Girizia kirol eta kultur elkarteari lehenengo Kirol Saria emango zaio eta herriko kultur eragileekin mahai-ingurua egongo da. Azkenik, larunbatean mendi lasterketako saio teknikoa burutuko da Oihana Kortazarrekin. Irteera 10.00etan Uztapide plazatik (Ergoien) izango da.

Hitzaldiei dagokienez, gaur 19.00etan joku olinpikoetaz arituko dira, besteak beste Mikel Odriozola, Leire Olaberria eta Aitor Puertas kirolariak.

Bihar gaia Emakumea eta kirolaizango da (19.00etatik aurrera emakume kirolariek parte hartuko dute) eta ostegunean, 19.30ean, triatloia izango dute hizpide. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902