Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskal Herria eta Katalunia elkarri begira, Seguran

Gaur, ANC, Omnium eta Sumate mugimendu sozialetako ordezkariek hitzaldia emango dute

Asier Zaldua - 2016(e)ko martxoaren 8a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Martxelo Otamendi, David Fernandez, Victor Terradellas eta Joan Tarda, atzoko solasaldian.

Martxelo Otamendi, David Fernandez, Victor Terradellas eta Joan Tarda, atzoko solasaldian.

Galería Noticia

Martxelo Otamendi, David Fernandez, Victor Terradellas eta Joan Tarda, atzoko solasaldian.

segura- Iparra Hegoa, segurarrek eta urruñarrek Iparraldea eta Helgoaldea hurbiltzeko antolatzen duten ekimena, abian da. Aurten, Euskal Herria eta Katalunia elkarri begira jartzea dute helburu.

Aurtengo edizioko lehen ekitaldia ostiralean izan zen, Urruñan: Anje Duhalderekin afari-kontzertua egin zuten. Larunbatean, berriz, Euskal Herriko mus txapelketako finala jokatu zuten Urdiñarben. Isturi-tzeko Manex Mouesca eta Martzel Calderon nagusitu ziren. Lehen gipuzkoarrak Jon eta Xabi Luzuriaga ikaztegietarrak izan ziren. Bosgarren sailkatu ziren. Igandean, berriz, Ramon Agirre eta Inazio Tolosak Putinen guardasola lana antzeztu zuten Segurako Botikaxaharren.

Atzo, Kataluniako independentzia prozesuari buruzko hitzaldi sorta hasi zen. Victor Terradellas (CDC), Joan Tarda (ERC) eta David Fernandezek (CUP) hitz egin zuten. Martxelo Otamendik moderatzaile lanak egin zituen.

Gaur eta bihar ere hitzaldiak egongo dira. Biak Segurako kultur etxean izango dira, 19.00etan. Gaur, ANC, Omnium eta Sumate mugimendu sozialetako ordezkariek hitz egingo dute. Moderatzaile lanak Kristina Berasainek egingo ditu. Bihar, EAJ, Sortu, Euskal Herria Bai eta Gure Esku Dagoko ordezkariek hitz egingo dute. Moderatzailea Enekoitz Telleria izango da.

Ostegunean, 19.30ean, bertso eta kantu poteoa egingo dute Amets Arzallus eta Alaia Martin bertsolariekin eta Kuxkuxtu txarangarekin. Ondoren, bertso eta kantu afaria egingo dute plazako karpan. Afarirako txartelak Elorripe tabernan jarri dituzte salgai.

Ostiral iluntzean, arkume errea jateko eta sagardoa edateko aukera egongo da, Polekeleke eta Kuxkuxtu txarangekin. Afalostea Xutik taldeak eta DJ Bullek girotuko dute.

Larunbatean, 9.30ean, mendi irteera egongo da. Eguerdian, Kataluniatik etorriko direnei ongi etorria egingo diete. 17.30ean kataluniarrek castell bat egingo dute eta ondoren herri kirolak egongo dira. 19.00etatik aurrera, berriz, taloak, sagardoa, cava eta butifarra dastatzeko aukera egongo da, Kuxkuxtu txarangarekin. Gainera, antzerkia egongo da Botikaxaharren. Iparra Hegoa igandean bukatuko da. Sukaldaritza lehiaketa, animazioa eta ekitaldi instituzionala egongo dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902