Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Elgoibarren, errefuxiatuei buruzko zikloa izango da

Nazioarteko politikan aditua den Mikel Aramendiren hitzaldi batek emango dio hasiera bihar, Kultur Etxean

2016(e)ko martxoaren 8a, asteartea - 06:11etan eguneratua

elgoibar- Elgoibarko Gazte Asanbladak herritar guztien partaidetzari irekitako ziklo interesgarria antolatu du aste honetarako, beti ere, Ekialde Hurbilean piztuta dauden gatazkak eta errefuxiatuen egoera ezagutzera emateko.

Zikloa abiatzeko, Nazioarteko politikan aditua den Mikel Aramendi kazetariaren hitzaldia izango da bihar (19.00etan) Kultur Etxean. Hizlaria Siriako gatazkari eta errefuxiatuen arazoari buruz mintzatuko da.

Ostegunean, berriz, Gabonetan Lesbosen boluntario lanetan aritu zen Iñaki Iraolaren txanda izango da. Honek Greziako irlan izandako esperientzia azalduko du Sutegixa gaztetxean, 19.00etan.

Zikloak larunbatean izango du jarraipena, Joseba B. Lenoir eta Dj Mg_Soundek eskainiko duten kontzertu batekin, hain zuzen ere. Emanaldia 23.00etan hasiko da eta sarreren prezioa 3 eurokoa.

Zikloari amaiera emateko Iraneko errefuxiatu batzuen bizimodua jasotzen duen Ein Augenblick Freiheit filmea emango dute igandean gaztetxean (19.00etan). - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902