Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoako Txikien I. Azoka egingo da Ficoban

Era guztietako produktu eta zerbitzuen erakusketaz gain, hitzaldiak ere izango dira ostiraletik igandera

2016(e)ko martxoaren 8a, asteartea - 06:11etan eguneratua

irun- Ficoba erakustazokak, ostiral honetatik igandera arte, Gipuzkoako Txikien I. Azoka hartuko du bere hirugarren pabiloian.

Azoka hau aurtengo programazioko berrikuntzetako bat da eta erakustazoka beraren eta Nafarroako Sofeven SL enpresaren artean bultzatu dute, haurdunaldiaren inguruko zein 0 eta 12 urte arteko umeen inguruko moda, osasuna, puerikultura, gorputz-ariketa, aisia edo hezkuntza gaitzat hartuta.

Gipuzkoako Txikien I. Azoka honetan 30 erakusketaritik gora bilduko dira era hauetako guztietako produktu eta zerbitzuen eskaintzarekin, eta aldi berean, asteburu osoan zehar guraso izatearen zein umeen hezkuntza edo zaintzaren inguruko hitzaldi, tailer eta bestelako asko programatuko dira.

txikien guneaGurasoen bisita erosoagoa egiteko, txikientzat gune berezia izango da, eta ez dira faltako ere zozketa eta opariak.

Gipuzkoako Txikien I. Azoka hau ostiralean zabalduko da 16.30etik 20.30era, eta larunbata eta igandean, 11.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 20.30era. Sarrerak bi euro kostako du helduentzat, eta 12 urtetik beherakoek doan sartu ahal izango dute. Azoka honen programa osoa txiki.ficoba.org webgunean kontsultatu ahal da. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902