Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
martxoaren 23an

Mundaka Festival jaialdiaren aurkezpenak hasiko dira Azkuna Zentroan

Jaialdiko bigarren edizioa uztailaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da

EP - 2016(e)ko martxoaren 8a, asteartea - 16:17etan eguneratua

Iazko Mundaka Festivalaren edizioa.

Iazko Mundaka Festivalaren edizioa. (Jose Mari Martínez)

Galería Noticia

Iazko Mundaka Festivalaren edizioa.

Mundaka Festival jaialdiaren aurkezpenak emango dio hasiera euskal abangoardia eta kultura elkartzen dituen Basque Fest 2016 jaialdiari, Bilboko Azkuna Zentroan, datorren martxoaren 23an. Mundakako jaialdiko bigarren edizioa uztailaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da, The Waterboys, Los Enemigos, Nik West, Aurora &The Betrayers, The Inspector Cluzo, Capsula edota Mamba Beat moduko taldeekin.

BILBO. Jaialdiko arduradunek iragarri dutenez, martxoaren 23ko aurkezpenean, Travellin' Brothers talde bizkaitarrak "One day in Norway" disko berria aurkeztuko du zuzenean, "joan den urtean Mundaka Festivalen izandako harrera arrakastatsuaren lekuko bezala". Zazpigarren lana kaleratu berri du taldeak eta Azkuna Zentroko atrioan eskainiko du aurkezpeneko Euskal Herriko lehen emanaldia.

Esan bezala, Mundaka Festival jaialdiaren bigarren edizioa uztailaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da eta "sorpresaz eta berritasunez beterik dator, betiko moduan bertako zein nazioarteko eszena musikalaren eta gastronomiaren onena inguru paregabean ezkonduz".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902