Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Erabakita gelditu da Bardoak bertso ekimeneko finala

Atekaberts, Obario Maldikoak eta Larungo Antenak arituko dira martxoaren 19ko finalean

2016(e)ko martxoaren 8a, asteartea - 06:08etan eguneratua

Larungo Antenak taldea finalean izanen da.

Larungo Antenak taldea finalean izanen da. (BERTSOZALE ELKARTEA)

Galería Noticia

Larungo Antenak taldea finalean izanen da.

iruñea- Bardoak taldekako bertso ekimena bere azken txanpan sartu da asteburuan jokatutako bigarren faseko azken saioen ondoren. Hala, hurrengo taldeak izango dira martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen ospatuko den finalerako pasea lortu dutenak: Leitzako Atekaberts, Obario Maldikoak iruindarrak eta Berako Larungo Antenak.

Ostiralean hiru saio izan zituen ekimenak;Igantziko Biltoki elkartean Lesakako Unibertsolariak (Iban Garro, Josu Sanjurjo, Jon Silveira, Joxe Juan Zubieta Etxabe) eta Leitzako Atekaberts (Ander Fuentes Itturri, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi) taldeko kideak aritu ziren. 50 bertsozale bilduta, pareko saioa egin zuten bi taldeek eta puntu irabazlea lesakarrentzat izan bazen ere, ligaxka barruan jokatutako bi saioen puntu baturak leitzarrak pasarazi zituen finalera.

Eguneko bigarren saioa Iruñeko Txantrea auzoko Auzotegi Kultur Etxean jokatu zen. Bertako Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Irati Majuelo, Aimar Karrika) eta Barañaingo Hiru Garabardo eta Pintxo Bat (Ainara Ieregi, Mikel Lasarte, Manex Mailharin) taldeak izan ziren kantuan. Puntu batura handiagoa lortuta, Obario Maldikoak taldeak egin du aurrera.

Etxarri-Aranazko gaztetxean izandako saioan berriz, Einnekin (Eneko Lazkoz, Unai Artieda, Jon Arratibel) eta Berako Larungo Antenak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru) taldeek lehen saioa jokatu zuten. Beratarrek irabazi eta larunbatean izan zuten ligaxka barruko bigarren saioa, Berako Kataku ostatuan. Kasu honetan ere Larungo Antenak taldeko kideek puntu irabazlea eskuratu eta finalera sailkatzea lortu zuten. - M.M.P.

finala

Martxoaren 19an, Etxarri-Aranatzeko frontoian, 17.00etan. Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera) taldeen artean jokatuko da finala., Finala amaituta triki-poteoa egongo da eta amaitzeko Bardoen afaria.

Sarrerak salgai. bertsosarrerak.eusatarian erosi daitezke, baita Iruñean, Beran, Leitzan, Lesakan eta Etxarri Aranatzen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902