Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

NUPeko lau irakaslek gazte ikertzaileentzako laguntza bat lortu dute ez ordaintzeko arriskuaren neurketa aztertzeko

Kaudimenik ezaren arriskua neurtzeko metodo hoberenak identifikatzeko balioko du UCEIF Fundazioaren ekarpenak

unavarra.es - 2016(e)ko martxoaren 7a, astelehena - 13:01etan eguneratua

Ezkerretik eskuinera: Isabel Abínzano, Ana González Urteaga, Luis Muga eta Santiago Sánchez Alegría ikertzaileak, NUPen

Ezkerretik eskuinera: Isabel Abínzano, Ana González Urteaga, Luis Muga eta Santiago Sánchez Alegría ikertzaileak, NUPen (UNAVARRA.ES)

Galería Noticia

Ezkerretik eskuinera: Isabel Abínzano, Ana González Urteaga, Luis Muga eta Santiago Sánchez Alegría ikertzaileak, NUPen

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Enpresen Kudeaketa Saileko lau irakaslek ikerketarako laguntza bat lortu dute, ez ordaintzeko arriskua neurtzeko dauden aukeren ondorioak azter ditzaten urtebetean.

Deialdia 41 urte baino gutxiago dituzten doktoreei zuzenduta dago, eta laguntza 12.000 eurokoa da. Finantza Arloa Aztertu eta Ikertzeko Kantabriako Unibertsitatearen Fundazioak (UCEIF Fundazioak) eman du Ikerketarako laguntza hau Santander Financial Institute-ren (SANFI) bidez. Finantza jardueran aplikagarriak diren ezagutza, metodologia eta tekniketan aurrera egitea ahalbidetuko duten proiektuak gauzatzen lagundu nahi du. NUPeko proiektuaren izenburua “Riesgo de crédito: análisis comparativo las alternativas de medición y efectos industria-país” da, eta ekarpen bat egin nahi du ikuspegi akademikotik “ kreditu arriskua neurtzeko metodo desberdinak konparatzeko, eta enpresa batek ez ordaintzeko arriskua hobekien islatzen dutenak zein diren zehazteko, eta arloko ezaugarrien eta herrialdeen arabera desberdindu nahi du”, Isabel Abínzano Guillénen arabera (ikertzaile nagusia).

Ikertzaile nagusiaz gainera, Ana González Urteaga, Luis Muga Caperos eta Santiago Sánchez Alegríak osatzen dute ikerketa taldea. Kreditu arriskua Ikuspegi desberdinetatik aztertzen esperientzia duten irakasleak dira denak. “Azken finantza krisiaren esparruan, kreditu arriskuaren neurketa izan da ekonomian, bai esparru akademikoan, bai aplikatuan, eztabaida gehien eragin duen gaietako bat —azaldu du Isabel Abínzanok—. Ez ordaintzeko arriskua neurtzeko hainbat metodo daude, hala nola kontabilitate neurriak, merkatu-prezioetan oinarritutakoak, kreditu kalifikazioa edo ‘rating’-a, arrisku sariak edo CDS (‘credit default swap’) izenekoen sariak. Nolanahi ere, ez dago adostasunik neurri hauek egindako ordenazioan".

Aplikazioak

Ikertzaile nagusiaren arabera, neurri horietako batzuk konparatzen dituzten azterketak badaude literatura zientifikoan, baina “argitu beharreko kontu asko daude egun oraindik ere, kaudimenik ezaren arriskua neurtzeko modu hoberena zein den erabakitzeari dagokionez;argitu beharreko kontu horiek, behar bezala konpontzen badira, lagungarri izan daitezke zehatz-mehatz aztertzeko hainbat arazo, hala nola, arriskua kutsatzea, edo kreditu burbuilak identifikatzea, 2007koa bezalako eta ekonomia batzuek oraindik ere badutena bezalako finantza eta ekonomia krisi bat eragin dezaketenak”.

Santander Financial Institute (SANFI) finantza arloari buruzko ezagutza sortu, hedatu eta bestetaratzen duen nazioarteko zentro bat da. 2012an sortu zen Banco Santanderren, Kantabriako Unibertsitatearen eta UCEIF Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmen baten sinaduraren bidez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902