Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Hitzak min

Txingoka

Ana Telletxea - 2016(e)ko martxoaren 7a, astelehena - 06:11etan eguneratua

Ana Telletxea.

Ana Telletxea.

Galería Noticia

Ana Telletxea.

Hizkuntza eskubideak errespeta daitezen eskatzeko etengabeko justifikazioan bizi gara, halako aspergura pisu batekin. Iruñeko eta Nafarroako udal eta gobernu berriei ez zaie matrakarik falta, batik bat, euskararen eskubideak duintzeko aurrerapausoan. Haur-eskolak direla, hezkuntzako lan eskaintza publikoa dela, administrazioko lanpostuetako euskararen eskakizunaren errebisioa dela… dena bihurtu da sugar.

Euskara desagerrarazteko estrategia historikoak deuseztatu eta egoera normalago baterantz ematen ari da pausorik Iruñea, eta Nafarroa, baina bistan da ez zaiela erraza izanen bidea. Euskararen herriak hori baitu halabehar. Hain da neurriz kanpoko egoera, gaztelania baztertzen ari dela entzun behar izatea zitalkeria iruditzen zaiguna. Eta zitalkeria horiek ez dira doakoak, instituzionalizatu direlako, normalizatu, eta jendartea azkenean, haiei egokitzen zaie, hizkuntzen politika-talka hau.

Eta bai, hizkuntzak kontu politikoa dira, noski, gaztelania bera, hasteko eta behin. Orain euskara inposatzen ari garela esaten zaigunean, ezinezkoa egiten zait gure aitona-amonen bizitza gogotik aldentzea. Nafarrak eta euskaldun elebakarrak biak, aitonak gerra frontean ikasi behar izan zuen erdara. Hori baino inposizio handiagorik ba ote den.

Euskararen alde egiten den edozein urrats gaizki ikusiko dute hizkuntza bera bizi dadin nahi ez duten horiek (bitrina hitza etengabe aipatzen dute).

Gure azalpenak ez dituzte nahi, ez dituzte sekula aski, gure artean entzun baitut haiendako eta haiekiko pedagogia falta izan dugula. Beti esan da maite gaituenak ez duela azalpenik behar, ez dituela nahi, eta kaikuak, zuzenean, ez dituela ulertzen. Coelhok, ildo beretik, “ez galdu zure denbora azalpenak ematen;jendeak entzun nahi duena entzuten du soilik”.

Hau dena kontuan hartuz, justifikazioaren mokokaldian ezin hobeki zaigu Cortázarren irakaspena Rayuelan: “Esplikazioa, ongi jantzitako akatsa da”. Eta horren antzik hartu aitzin, egin dezagun aurrera “ergelen elkarrizketa”tan erori gabe. Egiazko elkar aditzea beste zerbait delako.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902