Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiak Joxe Takolo beka iragarri du

Goimendizaletasunari lotutako proiektuak hilabete honetan zehar aurkez daitezke udaletxean

Domingo, 6 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:14h

azpeitia- Azpeitiko Udalak “goi-mendizaletasunarekin lotuta dauden maila handiko eta proiektu originalak bultzatzeko” antolatzen duen Joxe Takolo bekaren XVI. edizioa iragarri du.

Hori dela eta, beka eskuratzeko proiekturen bat aurkezteko asmoa duten “Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste hainbat eratako elkarte eta taldeek” hilabate hau dute zeregin horretarako (lanak martxoaren 31ra arte aurkez daitezke udaletxean).

Proiektu irabazleak 3.000 euro jasoko ditu, eta Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Mendi Federazioak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak finantzatuko dute.

Iazko bekaduna Iazko Joxe Takolo bekaren irabazle izan zen Incognita Patanogia proiektua gauzatzera abiatzear dira Ibai Rico, Evan Miles eta Eñaut Izagirre gazteak. Proiektuan zehaztu bezala, Txileko Patagoniako Hoste uhartean abentura, ikerketa eta alpinismoa bateratuko dituen egitasmo batekin glaziarrak ikertzera abiatuko dira. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902