Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Osasun zentro berria zabaldu dute Berastegin

Herriko erdigunean dagoen sendagile-kontsultategian urtean 4.000 gaixo inguru artatzea espero du Osakidetzak

Domingo, 6 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Osakidetzako eta Berastegiko udal ordezkariak.

Osakidetzako eta Berastegiko udal ordezkariak.

Galería Noticia

Osakidetzako eta Berastegiko udal ordezkariak.

Berastegi- Sendagile-kontsultategi berria du Berastegik herriko erdigunean dagoen udal eraikinean. Bihartik aurrera martxan izango da eta urtean 4.000 pertsona inguru artatuko ditu.

Osakidetzako zuzendari nagusiak, Jon Etxeberriak, aditzera eman zuenez, “Tolosaldeako biztanleei emandako osasun-lagun-tzaren kalitatea etengabe hobe-tzeko prozesuan kokatu behar da zentroaren irekiera” eta prozesu hau Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratua martxan jarri zenean hasi zela nabarmendu zuen. Bide honetan, duela gutxi behin betiko Tolosako anbulatoriora eraman zutela Ibarrako osasun zentroan zegoen Osakidetzaren errehabilitazio-zerbitzua.

Instalazio berriei esker, osasunaren arloko profesionalek kontsulta zabalagoak, altzari berriak, bainugeladun aldagelak eta materialen biltegiak izango dituzte. Aldi berean, pazienteei espazio egokiagoa, erosoagoa eta zabalagoa eskaintzen die.

Osakidetzak 80.000 euroko inbertsioa egin du kontsultategia prestatzeko. 150 m2 baino gehiagoko azalera du eta irisgarritasun-araudian aurreikusitako betekizun guztiak betetzen ditu.

Astelehenetik ostiralera 8.00etatik 15.00etara zabalik izango da. Orain arte bezala, Ibarrako kon-tsultara deituta hartu beharko da txanda eta Elduan eskaintzen zen zerbitzuari dagokionez, Berastegiko kontsultara eraman dute. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902