Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Liburu berri bat

Txomin Garmendia - Domingo, 6 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

O tsaillaren 10’an jaso nun korreoz “Antonio Zavala, zauria hauspo” deritzaion liburua, Pello Esnal adiskideak idatzia eta KM Kulturuneak argitaratua Auspoa saillean.

Izenak dion bezela, Auspoa sortu zun eta zuzendari izan zan Antonio Zavala jesuita (G.B.) du ardatz liburu onek. Euskalerrian ez dira asko izango liburugintzan tolosar onek ainbeste lan egindakoak eta gure izkuntzaren alde. Tolosako Zerkautsi ondoan bertso-papel saltzaille bat ikusita lilluratu zan eta konturatu, papel oietan zegola Euskalerriaren iragana eta 1954’an ekin zion bertso biltzeari. “Sagardoaren Grazia” zeritzaiona izan zan argitaratu zun lenen liburua 1961’an eta geroztik zenbat ote? 2009’ko urtarrillaren 4’an il zan Xabierren larogeita bat urte betetzeko zegola, eta aurrez Gipuzkoako Aldundiari utzi zion 303 libururekin bere artxibo guztia, eta gaur Auspoa sailla Pello Esnalek, Joxemari Iriondok eta Jabier Kalzarakortak daramakite KM’ren babesean, 332’garren liburua bada eskuetan dedana. Bere liburuak ez dira bertsozkoak bakarrik, esaera zarrak, gerran soldadu ibilli ziran mutillen aitormenak, nobelak eta zer ez?

Ark esaten zun, jakintsuak bakarrik izaten zirala idazle, eta erri xeak ere bazitula bere arrazoiak eta pentsaerak. Ziartuenik, gure aurreko bertsolari analfeto aien lanak ikusita jabetuko zan orretaz. Ala jarri gindun idazten Uztapide, Lasarte, Xalbador, Olea, Barandiaran, Lete eta ainbat eta ainbat, neroni tarteko naizela. Euskalerria ezezik, beste jende mordo bat ere Antonio Zavalari zorretan gaudela esan bear. Ura izan ez balitz, ziartuenik Uztapideren, Lasarteren, Xalbadorren, neronen eta ainbatek libururik irakutzerik etzan izango.

Etzan gure izkuntzaren mugetan bakarrik errenditu;gazteleraz ere “Narrativa Popular” izenarekin liburu mordoa argitaratu zun. Idaz-eiztaria zan tolosarra. Eiztaria mendira bezela joango zan ura, adibidez, joan bear zun leku artara mendi biderik baldin bazan, ark ura artuko zun kamio on guztiak utzita;artzai zarren bat kontalaria egokitzen bazitzaion berriz, liburu berri bat martxan jartzeko bidea asiko zun.

Mundu ontan danok gera alkarren bearrean, eta Antonio Zavalaren laguntzaille aundinetako bat, Sendoa argitaletxeko nagusi zan Joakin Berasategi (G.B.) izan zan;gizon esku-zabal au izan ez balitz, dagon liburu saillik etzan izango gaur Auspoan. Doktore Honoris Causa ere saritu zuten Antonio Zavala Deustuko Unibertsidadean, eta bultzaziorik aundiena eman ziona Joakin Berasategi izan zan. Milla esker Joakin.

Antonio Zavalak zun beste doai bat ere aipatu gabe ezin det utzi: euskera batua dala ta ez dala, oraindik ere sortu litezke ezdabaidak;Antonio Zavalak danak errespetatzen zitun;Auspoako liburuak daude lekuko. Tolosar onen bidea artu izan bagendu, beste oillar batek joko zigun kukurruku.

Irakurle, Antonio Zavalaren ikuitu batzuk bakarrik jarri dizkizut;ar zazu argitaratu dan liburua eta an ikusiko dezu eta esan ere bai: “Ura zan gizona ura!”.

Arreta geiegi jarri gabe

jende jakintsu aundira,

Aita Zavala eiztari gisa

pozik joango zan mendira;

illunpetako ainbeste izar

atera zitun argira,

era ortako gizon klaseak

banaka jaiotzen dira,

Euskalerria salbo litzake

asko sortuko balira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902