Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Otegiri buruz egin diren goraipamen batzuk iraingarriak iruditzen zaizkit”

Aste honetan, sei urteko kartzela-aldiaren ondoren atera da kalera, zigorra osorik beteta, Arnaldo Otegi. Zer irakurketa egiten duzu? - Domingo, 6 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bingen Zupiria.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bingen Zupiria. (Argazkia: P. Viñas)

Galería Noticia

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bingen Zupiria.

-Hasiera-hasieratik salatu nuen egoera hau. Esan nuen oso eztabaidagarria zela zigorraren arrazoia, hau da, ETAren aginduak betetzen ote zituen edo ez, ETAren irizpideak jarraitzen bazituen terroristatzat hartzen zutelako epaileek. Hori baino lehenago ere Arnaldo Otegik indar politiko baten ordezkaritza izan zuen eta indar politiko hori berregiteko ahalegin batean ibili zen. Nik ez dakit mundu horretan nork agintzen duen, ETAk edo Ezker Abertzaleak. Nolanahi ere, Arnaldo Otegi ez zen ari indarkeriaren aldeko apustu bat egiten. Gaur kalean dago eta nik desio diot pertsonalki onena. Pertsona gisa. Hortik aurrera, berari buruz egin diren irakurketa ba-tzuk iraingarriak ere izan daitezke.

Harritu egin zaitu hedabideetan eta gizartearen arlo batzuetan izan duen harrerak?

-Harritu ez.

Gogaitu?

-Gogaitu bai. Zenbat eta zenbat pertsonek egin dute lan bakearen alde politikagintzan, industriagin-tzan, ekonomiagintzan, eliza munduan, gizarte mailan, kulturan? Zenbatek? Etikoki, politikoki konprometituta, eta beti ibilbide berean? Eta batzuk baita aurretik egindako akatsak aitortuz. Iraingarria iruditzen zait, etikoki, eta politikoki, egiten diren goraipamen batzuk. “Bakea da bidea”. Bakea izan behar da gizakiok betidanik eta betiko izan behar dugun helburua. Bakea ez da bidea. Zertaz ari gara? Hego Afrika, Ipar Irlanda, Katalunia, dena nahastea eta ikur bat osatzea, propioa balitz bezala, kopia bat baino ez denean?

Kartzelan izan den sei urte hauetan izan duzu inolako komunikaziorik berarekin?

-Bai. Izan dut

Jakin daiteke zerbait gehiago?

-Ez

Zuk ezagutzen duzu Otegi, bai politikoki eta bai pertsonalki. Biak izan zineten partaide Loiolan izan ziren elkarrizketa haietan. Nola baloratzen duzu Otegik han izan zuen jokabidea?

-Nik uste dut Loiolako solaskide-tza hura, zer izan nahi zuen eta zer ondorio izan zituen, Arnaldo Otegik berak islatzen duela. Solaskidetza horretan aurreakordio ba-tzuetara iritsi ginen eta, egun batetik bestera, adostutako aurreakordio horiei ezezkoa emanez etorri zitzaigun. Eta horren ondoren izan zen Barajaseko atentatua.

Zu Loiolan izan zinen, eta ondoren bitartekari ere izan zinen Zapatero, Espainiako Gobernu presidentea eta ETA-Ezker Aber-tzalearen artean. Zer irakurketa egiten duzu harrezkero egin den bideaz?

-Ez dut horretaz hitz egiterik nahi izaten. ETAk 2011ko urrian, behin betiko armak uztearen iragarpena egin zuenean eta bere alde bakarreko prozesua zela iragarri zuenean, Ezker Abertzaleak bazekien zeintzuk ziren gainditu beharreko gakoak. Bat da ETArengandik aske geratzea aldarrikapen batzuk egiterako orduan, adibidez espetxe politikarena, orain egin dutena, lau urte beranduago. Norbanako neurriak izan beharko liratekeela, ez dagoela amnistia orokorrerako biderik eta legea beteaz badirela jaso daitezkeen onurak. Beste gako bat zen, nagusiena, biktimei buruzko ariketan aldez aurretik sortutako sufrimendu injustuaz aitormena egitea, eta eskari hori egiten genien bai ETAri eta bai Ezker Abertzaleari. Azkenik, ETAri arma gabetzearen eskaria. Hor historia asko dago idazteko. Lau-bost urte hauetan bizitza denoi doakigu aurrera, pertsonalki eta baita erakunde gisa ere. Ezker Abertzaleak ere izan du bilakaera bat eta gaur egun barne eztabaida batean dago, Abian deitzen den prozesu horretan. Espero dut bilakaera horrek garapen arin eta azkar bat izatea gako bezala aipatu ditudan gaietan.

Zergatik dira ezberdin harremanak Nafarroan Geroa Bai eta EH Bilduren artean, eta gure erkidegoan EAJ eta EH Bilduren artean?

EAJ Geroa Baiko kide da baina ez gara bakarrak, beste elkarte politiko eta independente batzuk ere badira, eta Geroa Baik bere joko-arauak ditu. Dena den, Geroa Bai eta EH Bilduren artean ere badira, normala den bezala, tira-birak, nahiz eta elkarrekin babestutako Gobernu baten kide izan. Nik uste dut harremanak berdin samar ditugula denok, baina egia esan, harremanen esparru horretan agian bereizten gaitu herrialde bakoitzaren errealitateak. Gure autonomi erkidegoko izaera bat da, eta Nafarroakoa beste bat. Ikusi bestela zer gertatzen ari den euskalduntze prozesuarekin, hezkuntza mailan matrikula kontuekin, edo lan publikorako deiak egiterakoan zer gertatzen ari den. Horrek gai batzuk lantzeko beste aukera bat ematen du. Gure erkidegoan, agian, lehen izan zitezkeen aukera horiek baina harreman politikoak beste era batekoak ziren. - B.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902