Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Urkulluren gakoak

Bingen. Zupiria - Domingo, 6 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Kazetaritzan esaten da ez dela ipini behar iritzia informazioaren aurretik, baina nire zutabea lehendakariari egin diodan elkarrizketaren aurretik argitaratzen denez gero, Urkullurekin izan dudan solasaldiak piztu dizkidan zenbait gogoeta aurretik joango dira. Berak ez dit argitu nahi izan elkarrizketan, baina EAJren lehendakari-hautagaia Iñigo Urkullu izango dela konbentzituta atera naiz Ajuria Eneatik. Formak zaintzen dituen gizona da eta ez luke ezergatik urratuko ez alderdiaren prozesu formala eta ez berari dagokion alderdikide-disziplina. Izango dituen zailtasunez jabetuta, seguru ikusi dut, bai bere buruarekin eta bai alderdiarekin. Baina aitortuko dut kezka puntu bat ere nabari diodala. Udazkeneko hauteskundeetan alderdi berri bat izango da lehian, Podemos, eta horrek eragina izango du beste guztien emaitzetan. Baita EAJrenetan ere. Hauteskundeak, jakina, oposizio baten an-tzekoak dira eta seguruenik Urkulluk azterketa egin behar duenaren azken orduko larritasuna sentituko du. Ongi prestatuta dator, etxeko lanak ongi eginda;baina besteak ere bai, eta zaila izango da, lehian opositore gehiago izanik, lehengo emaitzei eustea. Esan dizkidan guztien artean, bere kanpaina-proposamena sumatu dut: Elkartasuna, arlo sozialean;Proiektu ekonomiko estrategikoak, enplegua eta berrikuntza bultzatzeko diru-iturri berriak, ekonomiaren arloan. Eta politikan, autogobernua eta kontsulta. Urkullurena ez da ezer apurtzeko erronka, elkarbizitzarako egindakoa baino.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902