Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gazteen Zerbitzu berria definitzeko proba pilotua egingo da Zarautzen

18 eta 30 urte bitarteko zarauztar gazteekin egingo dute ikerketa prozesua

Ane Roteta - Sábado, 5 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Zarauzko Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, atzoko aurkezpenean.

Zarauzko Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, atzoko aurkezpenean.

Galería Noticia

Zarauzko Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, atzoko aurkezpenean.

zarautz- Gipuzkoako Gazteen Zerbitzu berria definitzeko proba pilotua Zarautzen egingo da datozen hilabeteetan, 18 eta 30 urte bitarteko gazteekin. Gabiltza izeneko ikerketa prozesua aurkezten izan ziren atzo Xabier Txurruka, Zarauzko alkatea, Jonan Urdangarin, Gazteria zinegotzia, Goizane Alvarez, Foru Aldundiko Gazteria eta Kiroleko zuzendaria, eta Joseba Miren Muxika, Foru Aldundiko Herritarren eta Partaidetzarako zuzendaria.

Zerbitzua herrian definitzea erabaki izana “poztasunez” hartutako albistea izan dela nabarmendu zuen Xabier Txurrukak. “Gazteen Zerbi-tzuaren definizioa Zarautzen gauzatuko bada ere, esperientzia-pilotua izango da eta beste herrietan eredugarri izateko lanean jardungo dugu. Gazteen beharrak ezagutu nahi ditugu eta horren araberako kalitatezko zerbitzua eskaini”, jakinarazi zuen.

Goizane Alvarezek, Gazteria eta Kiroleko zuzendariak, adierazi zuenez, azken zazpi urteetan haur eta nerabeekin landutako proiektu hezitzaileetan jarri zuten arreta osoa: Gaztematika. “Aisialdirako momentuak partekatzeko hezkun-tza proiektuarekin haur eta nerabe kritiko, libre eta parte-hartzaileak hezi nahi ditugu”, adierazi zuen. Gazteria eta Kiroleko zuzendariak, Joseba Miren Muxikak, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundia Gobernantza Onaren alde egiten ari den “apustu estrategikoa” izan zuen hizpide: “Eraldatu nahi ditugu politiken edukiak, baita formak ere, eta transformazio horren barruan, herritarren partaidetza da oinarrietako bat. Gipuzkoarrak inplikatu nahi ditugu, politika publikoen diseinu eta prestaketan, aplikazioan eta ebaluazioan”. Eta Gazteentzako Zerbitzua definitzeko partaidetzazko prozesuak ere bi helburu ditu: Zarauzko gazte guztientzako Gazteen Zerbi-tzu publikoa definitzea eta Gaztematikako gazteentzako balio anitzeko zerbitzua definitzeko oinarri eta pilotua izatea. Hori lortzeko, IEP metodologia (Ikerketa, Ekintza, Parte-hartzea) erabiliko dute eta ondorengo fase hauek izango dira: prestaketa lanak (apirila-uztaila), auto diagnostikoa (iraila-urria), proposamen fasea (azaroa), eta ebaluazioa eta sistematizazioa (abendua).

Jonan Urdangarinek, Gazteria zinegotziak, bere aldetik, herriko gazteak ikerketaren subjektu eta objektu izatea nahi dutela azpimarratu zuen. “Gazteok gure etorkizunaren jabe izan behar dugu eta gazte guztiak identifikatuak izango diren foku bat piztu nahi dugu. Gazteon beharrak asetzeko oso onuragarria da proiektu hau eta horretarako dinamika erakargarri eta berri-tzaileak bultzatuko ditugu”, azaldu zuen zinegotziak. Zarautzen 3.056 gazte daude 18 eta 30 urte bitartekoak eta definizio-prozesu hau herriko gazte guztiei zuzenduta dago. Urdangarinek azaldu moduan, “bereziki” parte-hartzeko ohitura eza edo zailtasunak dituzten gazteen partaidetza bilatuko dute, aniztasuna kontuan hartuz. Hori lortzeko Zarauzko gazteen inplikazioa ezinbestekoa izango da eta parte hartzera animatu zituzten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902