Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Luzuriagako eraikina ixten ari da Donostia

Pasaiako EH Bilduk Antxok horrelako proiektu soziokulturalak beharrezko dituela defendatu du

Sábado, 5 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Pasaia- Luzuriagako eraikina hustu eta ixteari ekin dio Donostiako Udalak, azken urteetan eraikina berreskuratzeko ekimena hartu duen Luzuriaga Martxan proiektuko kideekin hitz egin gabe, salatu du Pasaiako EH Bilduk.

Baina gogoratu dutenez, ez da Antxok Luzuriagako eraikina eskuratzeko eta inguruak duen biziberritzeko premiaren proiektua “zapuzten” duten lehen aldia. Aurreko legealdian Foru Aldundia iritsi zen tratua ixtera eraikinaren jabetzaren gehiengoa duen Instituto de Crédito Oficial-arekin, baina gaur egun “Donostia eta Pasaia gobernatzen duten alderdiek euren botoekin saihestu dute erosketa gauzatzeko dirua bideratzea”.

“Gure herriak behar-beharrezkoa du eraikin hori, bertan proiektu soziokultural askotarikoa gara-tzeko, eta gainera, eraikinak duen balio historiko eta estetikoari kasu eginez, gure herriko ondare industrialaren azken aztarnak balioztatu eta errespetarazteko”, argudiatu dute. Horregatik udal Gobernuari herritarren beharrei erantzuteko exijitu diote. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902