Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bizikletaren hirian, eskola behar

hiriko txirrindularitza eskola bakarrak indarberrituta ekingo dio aurtengo denboraldiari babesle berria lortuta eta 35 donostiar gaztetxorekin

A. Zabaletaren erreportajea - Sábado, 5 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Eskolako ordezkari eta ikasleak Víctor Álvaro enpresako ordezkariekin eta Martin Ibabe Kiroletako zinegotziarekin.

Eskolako ordezkari eta ikasleak Víctor Álvaro enpresako ordezkariekin eta Martin Ibabe Kiroletako zinegotziarekin.

Galería Noticia

Eskolako ordezkari eta ikasleak Víctor Álvaro enpresako ordezkariekin eta Martin Ibabe Kiroletako zinegotziarekin.

Belaunaldi berriak eskolaren ardura hartu zuenean argi ikusi zuen laguntza behar izango zuela aurrera egiteko eta Udalera jo zuen. Haren bitartez lortu zuen Víctor Álvaro eraikuntza enpresarekin patrozinioa ixtea eta atzo aurkeztu zuten aurtengo taldea, babesle berriaren izena duen maillota soinean.

1992.ean sortua Amara Zaharrean, hiriko txirrindularitza eskola bakarra da Donostiberri eta, eskola bat baino gehiago, “familia” bat dela diote kideek. Aurten 10 eta 18 urte bitarteko 35 gazte arituko dira bizikleta gainean entrenatzen eta lehiatzen (benjaminetatik jubeniletara) eta antolaketa lanetan hamar lagun ari dira, ikasle izandakoak. Profesionalak sortzea da helburua, baina horrez gain, talde lana bultzatu nahi dute eta pertsonak hezi, eta horretarako txirrindulari-tzak transmititzen dituen baloreak garrantzitsuak direla uste dute.

“Gogorra da, baina entrenatzen ondo pasatzen dugu”, aitortu dute ikasleek. Gazteenek astean bitan entrenatzen dute eta zaharrenek egunero, horiek, jada, haien kabuz. “Bakoitza bere buruaren eta entrenamenduaren ardura hartzen joatea ere nahi dugu”, argitu zuen atzo Ander Markina eskolako ordezkariak.

“Ez da txirrindularitza talde bat, eskola bat baizik”, nabarmendu zuen atzoko aurkezpenean Víctor Álvarok, eraikuntza enpresaren arduradunak. Horregatik, eta bera eta bere anaia ere txirrindulariak direlako, erabaki zuen taldea laguntzea eta patrozinatzea. Hiriko eskola bakarra hiltzen ezin zutela utzi gaineratu zuen.

arnasaVíctor Álvaro enpresaren izenaz gain, beste babesleenak ere badaramatzate aurtengo maillotean eta besoan Arnasa elkartearena agertzen da, Gipuzkoako fibrosi kistikoaren elkartearena, alegia. Haiekin lan egiten dute eta gizartearekin eta ingurukoekin duten konpromisoa islatu nahi dute.

Txirrindularitza Euskal Herriko kirol nagusienetakoa dela nabarmendu zuen atzoko aurkezpenean Martin Ibabe Kiroletako zinegotziak eta hirian dagoen txirrindularitza eskola bakarraren biziraupena ere garran-tzitsua dela gaineratu zuen. Kasu honetan Udalak ez dio diru laguntza zuzenik eman elkarteari, baina bitartekari lanak egin zituen patrozina-tzailea lortzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902