Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur hasiko dira Tolosan Emakumeen Eguneko ekitaldiak

|

2016(e)ko martxoaren 4a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Tolosa- Gaur hasiko dira Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak, Tolosako Udalak ikastetxeekin elkarlanean antolatu dituenak. Egitarauaren baitan, iaz zendu zen Miren Urkola Berdintasun zinego-tzia omenduko dute.

“Egunero egiten dugun lanarekin, egun hau egutegietatik kentzea lortuko dugu. Berdintasuna lortu dugularen seinale ezin hobea izango da”, azaldu du Maite Ruiz de Egilaz Berdintasun zinegotziak. Horrela, datorren astelehenean Udalak ezohiko osoko bilkura deituko du gai honen inguruan adierazpen instituzional bateratua onartzeko.

Lehenago, ordea, izango dira ekitaldiak Tolosa. Gaur Kalea, ahalduntzegune erakusketa inauguratuko dute, 19.00etan, eta ondoren, 20.30ean, MonoloKos bakarrizketak izango dira Topic-en.

Bertha Gaztelumendiren Negar franko egin zuen aitakdokumentala ikusi ahal izango da hurrengo asteartean, martxoak 8, 20.00etan eta ikastetxeetan ekintza bereziak antolatu dituzte berdintasunaren aldeko aldarria egiteko asmoz.

Martxoaren 10ean Lana bilatzeko edo aldatzeko trebetasunak hitzaldia eskainiko du Mertxe Arratibel, feminista, coach eta kazetariak HHI/EPAn, 16.00etan. Martxoaren 11ean Miren Urkola gogoratzeko kontzertu berezia izango da Aranburu Jauregian, 20.00etan. Bertan Tolosaldeko emakumeak dantzan eta kantuan arituko dira.

Martxoaren 15ean Gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia izango da eta 17an hi-tzaldia eskainiko du Maria Naredo, feminista eta ikertzaileak. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902