Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
etxeko berriak

Elkarrekin sortutako zuhaitza

Bakoitzaren trebetasunetatik, gure hizkuntzan murgiltzeko ahaleginetan ari gara Luis Fuentes Ikastetxean

Testua eta argazkia Luis Fuentes Ikastetxe Publikoa - 2016(e)ko martxoaren 4a, ostirala - 06:07etan eguneratua

Taldeetako bat, gorputz irudia egiten.

Taldeetako bat, gorputz irudia egiten. (Luis Fuentes Ikastetxe Publikoa)

Galería Noticia

Taldeetako bat, gorputz irudia egiten.

Hazien, enborren, adarren eta hostoen arteko elkar harremanetatik sortzen da gure zuhaitz euskalduna. Hazi, hezi eta bizi egiten gara gure D ereduko eskola anitzean. Bai, anitzak gara gure osotasunean eta aniztasun honetatik ikasi egiten dugu. Baina badauzkagu batzen gaituzten bi gauza esanguratsu;bata euskara eta bestea bata bestetik ikasteko gogoak. Bi ezaugarri hauek kontuan hartuta, hainbat ekimen desberdin gauzatuko ditugu ikasturtean zehar.

Duela aste batzuk, euskararen egunaren ospakizuna izan genuen eskolan. Maila desberdinetako ikasleak, 12 talde ezberdinetan batu eta frogaz beteriko joko batean murgildu egin ziren, helburua bukaerako esaldi bat osatzeko hitzak lortzea izanik. Frogei aurre egin ahal izateko, ikasleen arteko laguntza ezinbestekoa izan zen, non gaztetxoenek helduagoenen laguntzaz baliatuz, frogak egiteko erraztasun handiagoa izan zuten eta helduagoek, txikiagoen dantzarako eta jolaserako grina deskubritu zuten. Jarraian, hitzez beteriko zuhaitza sortu genuen, non ikasle bakoitzak gustuko zuen euskarazko hitza idatzi egin zuen. Horrela, eskolako batasun hori adierazi nahian hazietatik (haur hezkuntzako ikasleak) hasi, handik enbor eta adarretara (Lehen hezkuntza) eta azkenik hostoetara (irakasleak) batzen gaituen zuhai-tza sortu genuen. Eskolako abestiaren koreografiarekin bukaera eman genion egun alaitsu eta kooperatibo honi. Gainera, eguneko irudiez baliatuz, Irrien Lagunek antolaturiko eskolen arteko bideo txapelketa batean parte hartu genuen.

Proiektu berria… Gurasoen lanari esker, eskolak badu abestia. Guraso, ikasle eta irakasleek parte har-tzen dute bai soinuan bai eta letran ere. Abestiak ikasleek sortutako dantza propioa du, baino oraingoan eskola bere osotasunean erakutsiko duen libdup-a prestatzen ari gara. Gure gelak, kultura, lanerako grina, eta batez ere hizkuntza eta harremanak kanpora zabalduko duen tresna izango da. Horretarako, ikasleak, irakasleak, gurasoak, baita herriko hainbat kultur adierazpen gonbidatuak izango dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902