Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Antzerki Saria Ados Teatroaren antzezlan “poetikoak” irabazi du

Garbi Losadak zuzendutako ‘Maitasunaren ostean, maitasuna’ hilaren 27an izango da Victoria Eugenian

Marta Esnaola Ruben Plaza - Viernes, 4 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Sara Cozar, Dorleta Urretabizkaia, Garbi Losada eta Ane Gabarain, atzo, Victoria Eugenia antzokian.

Sara Cozar, Dorleta Urretabizkaia, Garbi Losada eta Ane Gabarain, atzo, Victoria Eugenia antzokian.

Galería Noticia

Sara Cozar, Dorleta Urretabizkaia, Garbi Losada eta Ane Gabarain, atzo, Victoria Eugenia antzokian.

donostia- Euskaraz egiten diren antzezlanak indartzeko eta hauek taularatzeko sortutako Antzerki Sariak bere aurtengo txapelduna ezagutarazi du. Ados Teatroa Gipuzkoako konpainiak irabazi du 16. edizioa, Maitasunaren ostean, maitasuna izeneko obrarekin, Donostia Kulturaren eta hiriko Euskara zerbitzuaren eskutik. Garbi Losadaren testu honek altzeimerra duen emakume baten istorioa kontatzen du, bere iraganera bidaia eginez, distorsionatua bada ere, protagonistak kontrola galdu baitu. Gainera, aktoreen lanaz gain, Dora Salazar artistaren obrak proiekta-tzen dira emanaldietan, arte plastikoak eta antzerkia uztartuz.

Epaimahaikideek “lan poetiko eta zirraragarria” bezala definitu dute Maitasunaren ostean, maitasuna, eta Dora Salazarren artea bistara-tzeko modua ere azpimarratu dute. “Horretaz gain, aktoreek lan sendoa egin dute, eta ikusleak harrapatu dituzte”, dio epaimahaiaren oharrak. Honekin, 10.000 euro jasoko ditu konpainiak, eta Baroja Colleten artelana, eskulan paperean sortutako marrazki bat. “Gainera, etxeko lanak jarriko dizkiegu eta, hilaren 27an Victoria Eugenian aritzeaz gain, 2018. urterako beste obra bat eskaini beharko du konpainiak”, azaldu zuen atzo Miren Azkarate Kultura zinego-tziak.

antzezlana“Beti da polita sari bat jasotzea, baina are gehiago etxean bada”, esan zuen Garbi Losada zuzendariak. Obra honetan, desamodio baten, heriotza baten edota urruntze baten ondoren gelditzen den maitasunaz hitz egin nahi izan du, “hori duena zoriontsua baita”. Gainera, an-tzezlan “tristea eta poetikoa” dela adierazi zuen. Ane Gabarain aktorea, protagonistaren papera egiten duena, ados agertu zen zuzendariarekin eta berak asko gozatu duela gaineratu zuen, egiten duen pertsonaia “sendoa” iruditzen bai-tzaio. “Indarra du, baina baita samurtasuna ere”, esan zuen.

Bestalde, Dorleta Urretabizkaia aktoreak antzezlanaren gaia “arriesgatua eta zaila” dela onartu zuen, baina “Garbik oso ondo tratatu du, ausardia handiz”. “Hitz gutxiko lana” dela aipatu zuen, eta aktoreak “oso biluzik” daudela eszenatokian.

Dora Salazarren lanen proiekzioari dagokionez, Losadak askatasun osoarekin aritzeko baimena izan zuela adierazi zuen. “Erlazio ona dut berarekin, obra uzteko esan nion eta baietz esan zidan, arazorik jarri gabe”, azaldu zuen. Bere ustetan, artista nafarraren obra “oso teatrala” da, beraz, egokia iruditu zitzaion lan egiteko orduan. “Salazarren lanaren oso berrikuspen ona egin du”, azaldu zuen Sara Cozar aktoreak eta oso harrera ona izan dutela adierazi bazuen ere, emanaldi gutxi egin dituztela esan zuen, penaturik. Orain, sari honen ondorioz beste hainbat antzokitan egoteko aukera izatea espero dute, Maitasunaren ostean, maitasunaz ikusle gehiagok gozatu dezaten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902