Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiak Inaziotar bideko udalerrien topaketa hartuko du

Gaurko bileraren helburua bideak zeharkatzen dituen udalerrien arteko lan espazioa sortzea da;sinergiak bilatuz

2016(e)ko martxoaren 3a, osteguna - 06:11etan eguneratua

azpeitia- Inaziotar bideak zeharkatzen dituen Gipuzkoa eta Arabako herrietako alkateak, Gipuzkoa zein Arabako Foru Aldundietako ordezkariak eta Basqueotur Turismoaren Euskal Agentziako ordezkariak Azpeitian bilduko dira gaur, beti ere, Inaziotar Bideko udalerrien arteko I. topaketan parte hartzeko.

Azpeitiko Udalaren eta Eneko Etxeberria alkatearen ekimenez antolatutako bilera honen helburua “udalerrien arteko lan espazioa edo gunea sortzea da;sinergiak bilatuz, bakoitzak dituen arazo, aukera eta erronkak partekatzeko”.

Era berean, Azpeitiko udaletxean gaur burutuko den topaketa honekin Inaziotar bidearen sustapen eta dinamizaziorako ekintzak adostu eta abian jartzea ere lortu nahi da.

Azpeitia eta Manresako alkateekin batera, topaketan Azkoitia, Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Oñati, Zalduondo, Asparrena, Donemiliaga, Harana, Kanpezu, Kripan, Bilar, Guardia eta Lapuebla de Labarcako ordezkariek parte hartuko dute.

Inaziotar bidea Jesusen Lagundiaren laguntzarekin soirtu zen, “turismo kulturalean eta erromesaldien artean nazioarteko erreferentzia bihurtzeko”. Egitasmoaren bultzatzaileen esanetan, Inaziotar bideak “zeharkatzen dituen udalerri eta eskualdeen garapen ekonomiko eta sozialean eragin zuzena izateko potentziala du”. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902